Edukira joan

Euskal Herriko matxinadak (XVII - XIX. mendeak)

Wikipedia, Entziklopedia askea

XVII - XIX. mendeetako Euskal Herriko matxinadak ekonomia, politika zein gizarte arrazoiek eragindako matxinadak izan ziren. Matxinada nagusiak 1718an eta 1766an gertatu ziren. Izena San Martini (olagizonen santu zaindaria) zor diote. Alde batetik herri xehea eta bestetik botere aristokratikoa edo erregeren ordezkariak borrokatzen ziren elkarren kontra.

Matxinada haien arrazoiak hainbat izaten ziren:

  • Ekonomikoak: gari edo arto urritasunak edo garestialdietan zergak ezartzeak baserritarren altxatzea ekar zezaketen, eta hauekin batera olagizonena. Honela izan zen 1739an Azpeitian, berant ogiaren salneurria izan zen arrazoia.
  • Politikoak: Foruek emandako eskubideak (aitonensemetza unibertsala, soldaduska egin behar ez izatea...) kendu edo murriztu nahi izateak ere matxinadak sortu zituen, esaterako 1731ean Irunen (ejertzitora deitzea izan zen zioa) edo 1717an, urte honetan barruko aduanak kostaldera eraman nahi izan baitziren, honek Bizkaiko merkataritzarako zekarren kaltearekin.
  • Sozialak: Erdi Aroko banderizoen gerrak amaituta, gizarteko tentsiorik handienak landako sektore (eta bertan baserritarrak eta jauntxoak) eta botere politikoa eskuratzen zihoan burgesia berriaren artekoak ziren. Testuinguru honetan matxinadak baserritarren hiribilduen boterearen kontrako altxamendu bezala ulertu daitezke.
San Anton elizan eraildako 1634ko Gatzaren matxinadaren buruzagien oroitarria.

Zenbait historialariren ustetan, XIX. mendean egindako hiru karlistadak ere matxinadak izan ziren, besteen ustetan lehia dinastikoan nahasian zegoenez ezin da besteekin konparatu.

  • García de Cortázar, F. eta Lorenzo, J.M. (1988) "Historia del País Vasco: de los orígenes a nuestros días", Donostia: Txertoa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy