Finlandiako independentzia eguna
Itxura
Finlandiako independentzia eguna abenduaren 6an ospatzen da. (Egunari finlandieraz: itsenäisyyspäivä, suedieraz: självständighetsdagen esaten diote). 1917ko abenduaren 6an finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten Errusiako Inperiotik alde egiteko. Finlandiar nazioaren eguntzat jotzen dute gaur egun finlandiarrek.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917ko Errusiako Iraultza aprobetxatu zuten finlandiarrek bere herriaren independentzia aldarrikatzeko.