Edukira joan

Genevilla

Koordenatuak: 42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W / 42.644722222222; -2.3916666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Genevilla
Uxanuri
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Genevillaren ikuspegia.

Bandera

Genevillako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Genevilla
AlkateaMaria Asuncion Landa Gil
(Agrupacion Independiente El Encinedo)
Posta kodea31227
INE kodea31116
Herritarragenevillar
Geografia
Koordenatuak42°38′41″N 2°23′30″W / 42.644722222222°N 2.3916666666667°W / 42.644722222222; -2.3916666666667
Azalera9 km²
Garaiera627 metro
Distantzia80 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria67 (2023:  10)
alt_left 27 (%40,3)(2019) (%64,2) 43 alt_right
Dentsitatea7,44 bizt/km²
Zahartzea[1]% 13,3
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 1,07 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 10,90 (2018: %6,44)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.genevilla.es/


Genevilla[4] ([geneβiʎa] gaztelaniaz eta ofizialki) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 73 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago.

Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako herri izendegian, Uxanuri proposatu zen herriaren euskal izentzat. Gainera, Uxanabilla eta Uxanbilla izenak ere erabili izan dira.[5] Euskaltzaindiak 1990ean argitara emandako izendegian, berriz, izen horiek alde batera utziz, «Ez du euskal ordain ezagunik» oharra paratu zioten. 2007an, azkenik, toponimia sakonago aztertuta Euskaltzaindiak Nafarroako udalerrien izenak arautu zituenean, Genevilla izan zen euskara baturako onartutako forma bakarra, ez baitago euskaraz tradizioa duen beste izenik.[6]

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.

Udalerriko klima aldatu egiten da kokagunea eta altueraren arabera. Oro har, mediterraneo motakoa da udalerriaren ipar-mendebaldean, azpimediterraneoa erdialdean, eta atlantiarra hegoaldean (mendilerro txikian). Urteko batez besteko tenperatura 9 eta 12 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 90 dira, baina hegoaldeko gune menditsuan 100 egun baino gehiagotan egiten du euria batez beste.

Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte eta 278 hektarea pago daude.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillan, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genevillak Arabako probintziarekin egiten du muga iparralde eta mendebaldean, Cabredorekin mendebaldean, eta Aguilar Kodeskoarekin hegoaldean.

Genevillako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,00 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Genevillan»

Udaletxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen, 1890. urtearen inguruan. Eraikinak gorputz bakarreko laukizuzen itxurako egitura du. Gaur egungo kokagunearen aurretik, udaletxea beheko solairua Loretoko Ama Birjinaren kapera moduan erabilitako beste eraikin batean egon zen.

Udalak alkatea eta hiru zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Eguerdi kalea, 3

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Genevillako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Oscar Eraso Martinez (A.I. El Encinedo)
1 / 3
31 (% 57,41)
Alberto Arriaga Ruiz de Infante (A.I. El Encinedo)
1 / 3
23 (% 42,59)
Maria Asuncion Landa Gil (A.I. El Encinedo)
1 / 3
22 (% 40,74)
Esteban Echagoyen Arriaga (UPN)
0 / 3
20 (% 37,04)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Hauek izan dira Genevillako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Arina Elorza[8][9] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] 1983 1987 Independenteak
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] 1987 1991 Independenteak
Felix Antia Ruiz de Arcaute[8] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Ramon Perez del Notario Fernandez[8] 1995 1999 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga[8][10] 1999 2003 Nafar Herriaren Batasuna
Eusebio Perez del Notario Fernandez[8] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga[8][10] 2007 2011 Nafar Herriaren Batasuna
Esteban Echagoyen Arriaga[8][11] 2011 2015 Nafar Herriaren Batasuna
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[8][12] 2015 2019 Agrupacion Independiente El Encinedo
Alberto Arriaga Ruiz de Infante[8][13] 2019 2023 Agrupacion Independiente El Encinedo
Maria Asuncion Landa Gil[14][15][16] 2023 Jardunean Agrupacion Independiente El Encinedo

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Genevilla "Kodes Mendilerroko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da. Erakundeak Aguilar Kodeskoan du egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Esteban eliza XIII. mendeko estilo gotikoko eliza da. Ondorengo mendeetan, XVI. mendean birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.

Genevillar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia: 155 araua: Nafarroako udal izendegia.
  5. «Uxanabilla» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  6. Euskaltzaindiko Onomastika batzordea: «Nafarroako Udal Izendegia, 155. araua», Plazaberri, 72. zenbakia, 2009.
  7. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  8. a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
  9. «Genevilla» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  10. a b (Gaztelaniaz) «"Pese a las dificultades, alguien tiene que representar al pueblo"» Diario de Navarra 2009-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-30).
  11. (Gaztelaniaz) «Genevilla luce calles» Diario de Noticias de Navarra 2012-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  12. (Gaztelaniaz) «Genevilla: frisos de vida» Diario de Noticias de Navarra 2017-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  13. (Gaztelaniaz) «El Principado de Viana se reivindica al cumplir 600 años de existencia» Diario de Navarra 2023-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  14. (Gaztelaniaz) «Genevilla se vuelca con la niña que ha tocado el corazón del pueblo» Diario de Navarra 2024-06-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
  15. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  16. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  17. «Treviño, Melchor» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy