Iparraldeko Lanarkshire
Itxura
Iparraldeko Lanarkshire | |
---|---|
Erresuma Batua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
ISO 3166-2 | GB-NLK |
Hiriburua | Motherwell |
Gobernuburua | North Lanarkshire Council (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°49′44″N 3°55′19″W / 55.829°N 3.922°W |
Azalera | 469,9094 km² |
Mugakideak | Hegoaldeko Lanarkshire |
Demografia | |
Biztanleria | 340.180 (2018) 0 (2018) |
Dentsitatea | 723,93 bizt/km² |
northlan.gov.uk |
Iparraldeko Lanarkshire (ingelesez: North Lanarkshire, Eskoziako gaeleraz: Siorrachd Lannraig a Tuath, eskozieraz: North Lanrickshire) Eskoziako 32 eremu administratiboetako bat da. 2012ko erroldaren arabera 337.870 biztanle ditu. Hiriburua Motherwell da, baina handiena Cumbernauld.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-ekialdetik Glasgow Hiriarekin mugatzen du, honela hiri honetako zenbait auzune eremu administratibo honen barnean sartzen direlarik. Stirling, Falkirk, Ekialdeko Dunbartonshire, Mendebaldeko Lothian eta Hegoaldeko Lanarkshire eremuekin ere muga egiten du.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]70 zinegotzi aukeratzen dira. Hona hemen 2012ko hauteskundetako emaitzak:
Alderdi politikoa | Zinegotziak |
---|---|
Eskoziako Laboristak | 40 |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 22 |
Alderdi Independientea | 6 |
Alderdi Kontserbadorea | 1 |
Alderdi Liberal Demokrata | 1 |
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cumbernauld / Comar nan Allt (52.270 biztanle)
- Coatbridge / Drochaid a' Chòta (43.841 biz.)
- Airdrie / An t-Àrd Ruigh (37.132 biz.)
- Motherwell / Tobar na Màthar (31.906 biz.)
- Wishaw / Camas Neachdain (30.391 biz.)
- Bellshill / Cnoc a' Chluig (20.634 biz.)
- Kilsyth / Cill Saidhe (9.885 biz.)