Jak
Jak | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bos |
Espeziea | Bos grunniens |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 264 egun |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | yak milk (en) |
Kumaldiaren tamaina | 1 |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Jak bat (Bos grunniens) tamaina handiko betabere iletsua da. Himalaia eta Asiako Erdialdekoko mendietan hedatuta dago. Tibeteko goi-ordokian, Mongoliako Iparraldean zein Errusian kokatzen da. Bada etxekotutako jaken populazio handi bat eta haiekin batera kaltebera egoeran dagoen jak basatien populazio txikiagoa.
Jakak dira altuera handienetan bizi daitezkeen betabereak.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har internazionalki erabilitako jak hitza Tibeteraren གཡག་; (g.yag edo gyag ahoskatuta) hitzetik dator. Hala ere tibeteraz jak adiera soilik espeziearen emeak izendatzeko erabiltzen da. Arrak "dri" edo "nak" izendatzen dituzte. Euskaraz jak hitza ar eta emeak biak izendatzeko erabiltzen da.
Espezie basatia Bos mutus izendatzen da.
Zenbait adituek berriz esaten dute egokiagoa dela etxeko jaka Poephagus grunniens eta basatia Poephagus mutus bezala izendatzea.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakak Bos generoan kokatzen dira eta taxonomiari dagokionez etxeko behietatik zein behien arbasoak izan ziren uroetatik (Bos primigenius) nahiko gertu daude.
Azpiespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Etxeko jaka (Bos grunniens Linnaeus, 1766) :
Animali mantsoa da, eta artilea, ile, haragi eta esnea eskaintzen ditu. Lehortutako bere gorotzak gainera erregai bezala erabiltzen dituzte bertakoek egurra eskasa den goi mendiko parajetan.
- Jak basatia, (Bos mutus Przewalski, 1883):
Etxekoa baino handiago eta sendoagoa da. Tibeten bakarrik bizi da eta desagertzeko zorian dago[1].
Hibridoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nepalen, Tibet, eta Mongolian, etxeko behiak aspaldidanik gurutzatu izan dira jakekin. Gurutzaketa haren ondorioz dzo' izeneko ar antzuak sortzen dituzte eta umekorrak diren emeak. Eme hibrido hauek dzomo edo zhom izenarekin ezagunak dira.
Ohikoak izan dira behi eta jaken arteko nahasketak. Haren ondorioz etxeko eta jak basatien arteko ezberdintasunak are handiagoak dira[2].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jame Thomback, "WILD CATTLE, BISON AND BUFFALOES, THEIR STATUS AND POTENTIAL VALUE", The World Conservation Monitoring Centre, Cambridge, U.K.
- "LITTLE-KNOWN ASIAN ANIMALS WITH A PROMISING ECONOMIC FUTURE", N. Vietmeyer-ek argtaratuta, National Research Council, National Academic Press, Washington, D.C., 1983.
- Bisontes y bufalos. Albunes Noguer. Zoologia. 1973. Bartzelona
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jakak, Dzoak eta etxeko beste zenbait betabereei buruzko web orrialdea
- Bideoa: jakak Mongoliako baso batean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.iucnredlist.org/apps/redlist/details/2892/0
- ↑ "Interspecies Hybridization between Yak, Bos taurus and Bos indicus and Reproduction of the Hybrids (14 Dec 2000.) R.C. Zhang. In: Recent Advances in Yak Reproduction, Zhao X.X. and Zhang R.C. (Eds.). International Veterinary Information Service. http://www.ivis.org/advances/Zhao/zhang3/IVIS.pdf.
- Bovinae
- Errusiako bertako behi eta bobidoen arrazak
- Tibeteko bertako behi eta bobidoen arrazak
- Txinako bertako behi eta bobido arrazak
- Mongoliako bertako behi eta bobidoen arrazak
- Indiako bertako behi eta bobidoen arrazak
- Nepalgo behi eta bobidoen arrazak
- Himalaia
- 1832. urtean deskribatutako taxonak
- Lineok deskribatutako taxonak