Japoniar
Japoniarrak 日本人 | |
---|---|
Shōtoku• Murasaki andrea• Ieyasu• Akihito Boshin Gerraren samuraiak• gaur egungo familia | |
Biztanleak guztira | |
130 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Japonia: 127.000.000
| |
Hizkuntza | |
Japoniera | |
Erlijioa | |
xintoismo eta budismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Japoniar (japonieraz: 日本人 Nihonjin ) [1] Japoniar uharteetako etnia bat dira, bertoko nagusia dena (japoniar etniakoa da populazioaren % 98,5)[2]. Munduan, badaude japoniar arbasoak dituzten 130 milioi pertsona inguru, horietatik 127 miloi Japonian bizi direnak. Kanpoan bizi diren japoniarrei japoniar diaspora (japonieraz: 日系人 Nikkeijin ) diete. Haien hizkuntza japoniera da.
Japonian bertan beste etnia batzuk ere badaude: jamatoak, ainuak edo ryukyuarrak. Zenbait testuingurutan talde horiek guztiak japoniar etnikoen multzoan sartzen dira.
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniera hizkuntza isolatutzat hartzen den hizkuntza bat da; hala ere, Ryukyuko hizkuntzei lotuta dago, eta zenbait ikerlarik altaitar hizkuntzen familian sartzen dute. Hirutariko idazkera sistema du, hiragana, katakana eta kanji idazkerak erabiltzen baititu. Japoniarren alfabetatzea populazioaren % 99aren gainetik dago.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniarren erlijioa sinkretikoa izan da tradizionalki, eta budismoaren eta sintoismoaren elementuak konbinatu dira. Sintoismoa libururik edo kanonik ez duen erlijio politeista da. Japoniako familia inperialak tronurako eskubidea bermatzeko erabili zuen, eta estatu erlijio gisa ezarri zen 1868an (1945eko AEBen okupazioak abolitu egin zuten). Mahāyāna budismoa, berriz, VI. mendean iritsi zen Japoniara eta hainbat sektaren jatorri izan zen. Japoniarren %84 eta %96 artean bi erlijiotan sinesten dute.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun onartuen dagoen teoriak dio japoniarrak Japoniako uhartedian jatorriz bizi ziren Jōmon herrien eta kanpotik iritsi ziren Yayoi herrien arteko nahastetik sortu zirela. Bi taldeon jatorria ez dago argi, baina itxura batean honela laburbil daiteke:
- Aborigenak duela 10.000 urtetik bizi ziren, Hokkaidotik Okinawara.
- Iparraldeko bidetik iritsitako etorkinak (北方ルート japonieraz), alegia, Koreako penintsulakoak, Txinakoak, Sakhalin uhartekoak, Mongoliakoak eta Siberiakoak.
- Hegoaldetik iritsitako etorkinak (南方ルート japonieraz): Ozeano Bareko uharteetakoak, Hego-ekialdeko Asiakoak, eta kasu batzuetan, Indiakoak.
Hala ere, oraindik ez dago kontsentsu garbirik gai horren inguruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |