Joseph Déchelette
Joseph Déchelette | |||
---|---|---|---|
1892 - 1914 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Roanne, 1862ko urtarrilaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Frantzia | ||
Heriotza | Nouvron-Vingré, 1914ko urriaren 4a (52 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bois-Roger National Cemetery (en) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | esperantoa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historiaurrelaria, esperantista, archaeologist of the Roman provinces (en) , eduki-editorea eta industrialaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) La Diana Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Société nationale des Antiquaires de France (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | kapitain | ||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Joseph Déchelette (Paris, 1862ko urtarrilaren 8a - Nouvron-Vingré, Aisne, 1914ko urriaren 3a) arkeologo, historialari eta museo-zuzendari frantziarra izan zen. Antzinako zeramikaren lehen jakintsu gisa nabarmendu zen bereziki. La Tène kulturaren eta zibilizazio zeltaren arteko lotura antzeman zuen lehenengoetakoa izan zen. Le Manuel d'archéologie préhistorique, celtique et gallo-romaine (1908 -14) Frantziako historiaurrearen hedadura osoa hartzen zuen lan garrantzitsu bat argitaratu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joseph Déchelette Roanneko industrialari aberatsen familia batean jaio zen, eta Saint-Chamondeko maristekin ikasketak egin ondoren, familiaren enpresan hasi zen lanean. Hala ere, laster nabarmenduko zen arkeologiarekiko grina, bere osaba Jacques Gabriel Bulliotek (1817 - 1902), Société éduenne d'Autun-eko kide ospetsuak, nerabezarotik bultzatuta.
1884an La Diana elkarte arkeologiko eta historikoan sartu zen, Montbrisonen. Société française d'archéologie-ko zuzendariordea bihurtu zen baita.
1892tik 1914ra Roanneko Arte Eder eta Arkeologia Museoko zuzendaria izan zen. Udal museo hau, 1844an sortua, bere heriotzaren omenez birbataiatua izan zen. 1923an Hotel de Valence de Minardière-ra mugitu zen, Déchelettek 1892an erosia. Déchelette hil ondoren bere alargunak hotela Roanne hiriari eskaini zion.
1893ko otsailetik apirilera Egiptora bidaia bat egin zuen, non Nesyamon izeneko momia erosi zuen, ziurrenik 15 urterekin hil zen nerabe bat, bizirik zegoela Tebasen Amon jainkoari abestu ziona.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Déchelette Alpeetatik iparraldera Burdin Aroaren amaiera aldera batasun kulturalaren zantzuak frogatu zuen lehena izan zen, lau oppidako indusketa arkeologikoen emaitzak alderatuz: Bibracte Mont Beuvrayn, Manching Bavarian, Stradonice Bohemian eta Szent Vid-hegy Hungarian. Civilisation des oppida ("oppidetako zibilizazioa") esamoldea sortu zuen, gaur egun zibilizazio zeltaren amaieraren garaia europar kontinentean definitzen duena, Ingalaterra hegoaldetik Europa erdialderainoko eremu batean.
Déchelette ez zen La Graufesenque-ren kokalekua aztertzen lehena izan, ezta hango aurkikuntzei buruz argitaratu zuena ere. Baina berak sinatu zuen "jaiotza-agiria" 1903an, eta aztarnategiaren benetazko garrantzia antzeman zuen: "Rutenien fabrika bat zen, I. mendean Galia osoan eta Erromatar Inperio osoan garrantzitsuena". 1904an, Galiako pitxer apaingarriei buruzko lanean, antzinako zeramikaren aurkikuntzen bilduma bat egin zuen, non analisia dekorazioari zein formari lotzen zitzaion, gaur egun ere erabiltzen den tipologia eredua. 1906tik 1914ra bitartean Manuel d'archéologie préhistorique celtique et gallo-romaine idatzi zuen, zenbait liburukitan, Galiako lehen arkeologia-sintesia eta zehaztasun handiko lana. Liburu honek bere garaiarako ideia berri-berriak erakutsi zituen, eta arkeologia moderno eta zientifikoaren oinarritzat hartzen da.[1]
Espainiako Altamirako aztarnategia ere bisitatu zuen, 1908an "Kuaternarioaren Kapera Sistinoa" izendatu zuena zuena. Henri Breuilek esamoldea hartu zuen Lascauxko haitzuloari "Perigordiarraren Kapera Sistinoa" ezizena jartzeko, "Joseph Déchelette zenaren" hitzekin lotura zuzena adieraziz.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, parte hartzea erabaki zuen, adin gainekoa izan arren. 298ko Infanteriako Erregimentuko kapitaina, gatazka piztu eta bi hilabetera hil zuten, 1914ko urriaren 4an. Bere gorpua gaur egun Amblenyko Nekropoli Nazionalean dago, eta bere izena Parisko Panteoian agertzen da, Frantziaren aldeko borrokan hil ziren 560 idazleen artean. Haren memoria eta lanak Joseph Déchelette de Roanne Arte Eder eta Arkeologia Museoan gordetzen dira.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- J. D., Inscriptions campanaires de l'arrondissement de Roanne (Éleuthère Brassart, 1893; 45 orri)
- J. D., Éleuthère Brassart, Charles Beauverie, Abbé Reure, eta Gabriel Trévoux, Les Peintures murales du Moyen Âge et de la Renaissance en Forez (Montbrison: Éleuthère Brassart, 1900; 67 orri)
- J. D., Le Hradischt de Stradonic en Bohême et les Fouilles de Bibracte, étude d'archéologie comparée (Mâcon: Protat Anaiak, 1901)
- J. D., Les Fouilles du mont Beuvray de 1897 à 1901, compte-rendu suivi de l'inventaire général des monnaies recueillies au Beuvray et du Hradischt de Stradonic en Bohême, étude d'archéologie comparée (Paris: Alphonse Picard & Sons argitaletxea, 1904)
- J. D., Les vases céramiques ornés de la Gaule romaine (Narbonnaise, Aquitaine et Lyonnaise), 1. liburukia (Paris: A. Picard & Sons argitaletxea, 1904; 308 orri); 2. liburukia (380 orri)
- J. D., Manuel d'archéologie préhistorique, celtique et gallo-romaine
- 1. Lib.: Archéologie préhistorique (lau partetan antolatutako bi liburuki + 2 liburuki gehigarri zuzenketekin eta informazio berriarekin) (Paris: Alphonse Picard & Sons argitalexea, 1908; 747 orri)
- 2. Lib: Archéologie celtique ou protohistorique, 1. Zatia: Âge du Bronze (Paris: Alphonse Picard & Sons argitaletxea, 1913; 512 orri)
- 2. Lib.: Archéologie celtique ou protohistorique, 2. Zatia: Premier âge du Fer ou époque de Hallstadt (Paris: Alphonse Picard & Sons, 1913; 512 orri)
- 2. Lib: Archéologie celtique ou protohistorique, 3. Zatia: Second âge du Fer ou époque de la Tène (Paris: Alphonse Picard & Sons, 1914; 799 orri)
- J. D., Abbé Parat, Dr Brulard, Pierre Bouillerot, eta Clément Drioton, La Collection Millon, antiquités préhistoriques et gallo-romaines (Paris: Paul Geuthner, 1913)
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Officier d'Académie (1896ko urtarrilak 5)
- Officier de l'Instruction publique (1909ko apirilak 2)
- Ohorezko legioaren zalduna (1912ko apirilak 2)
Honoris Kausa doktore, Friburgoko unibertsitateak emandakoa.
Joseph Déchelette europear arkeologia saria bere omenez izendatuta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Péré-Noguès, Sandra. (2009). «Études sur l’œuvre et la correspondance de Joseph Déchelette» Anabases 9: 201–203. doi: . ISSN 1774-4296. (Noiz kontsultatua: 2024-12-06).