Kaixo Sandybell
Kaixo Sandybell | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | ハロー!サンディベル |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 47 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | slice of life anime and manga (en) , drama anime and manga (en) eta abenturazko anime eta manga |
Iraupena | 24 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Hiroshi Shidara (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Yūyake Usui (en) |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Takeo Watanabe (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | TV Asahi (en) |
Hasiera-data | 1981eko martxoaren 6a |
Amaiera-data | 1982ko otsailaren 26a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia, Londres eta Europa |
Argumentu nagusia | kazetaritza, nerabezaroa, maitasuna eta zurtza |
lineup.toei-anim.co.jp… | |
Kaixo Sandybell (japonieraz: ハロー!サンディベル Haro! Sandiberu ) Japoniako Toei Animation ekoiztetxearen anime marrazki bizidun telesail bat da. 1981eko martxoaren 6etik 1982ko otsailaren 26raino TV Asahi katean aireratu zen. 47 atalez osatua dago eta bakoitza 24 minutu irauten ditu.
Euskal Herrian 1980ko hamarkadaren erdialdera ETB1ean euskaraz aireratu zen, garaiko haurren artean sekulako arrakasta izanez, bereziki neskatoen artean.
Sandybell eduki hunkigarriez beteriko animea da, bizitzaren oztopo edo arazo larrien aurrean adorea eta baikortasunaren aldekoa, bere egunerokotasuna balore eta oinarri moralez osaturiko testuinguru batean kokatua.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sandybell(e) bere Oliver txakurra, Christopher Lesley aitaordea eta lagunekin Eskozian bizi den neskato eder eta alai bat da. Aisialdia herriko gainontzeko haurrekin jolastuz igarotzen du. Behin batez, Walington dukesa ederraren lagun egin eta hark Sandybell bere ama oroitarazten dion lilipa lore zuri bat oparituko dio. Dukesaren semea den Mar ezagutu eta Sandybelly hartaz maiteminduko da, honek hartaz ere maitemindua dagoen Kitty Shiller neskatoarekin hika-mikak eta arazoak ekarriko dizkio. Bat-batean, Sandybell hainbat ezbehar batera jasango ditu: Dukesa hil, Marc desagertu eta eguberri bezperan Christopher aitaordea hilko baitira. Hortaz, bere aitaordeari kazetaria izango zela hitzeman zionez, amets hori betetzeko asmoz Londresera abiatuko da.
Hiribururako bidean doala, Alex Peterson kazetari gaztea ezagutuko du, denboraren poderioz biak adiskidetuz. Sandyk Oliver eta Ricky (umezurtza) adiskideekin batera bidaiatu eta Sandymobile furgonetarekin abentura handiak biziko dituzte.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |