Kantata
Kantata | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1600(e)ko hamarkada |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | italiera |
Kantata, literalki, kantatzen den musika mota bat da eta jotzeko musika motatik bereizten da gertaera katolikoetan ("sonata").
Garai barrokotik, kantata, ahots bakarlari bat edo gehiagorentzako konposaketa bat da, musika tresnekin lagunduta dagoena. Kantata, erritu erlijiosoetarako sortu ziren, katolikoak (kantata sakratuak) zein protestanteentzako. Kantata horiek, ahozko zati oso sendoa zuten, eliztarrek kantatzeko eginak zirenak. Kantata erlijiosoaren maisu handia, Johann Sebastian Bach izan zen. Bachen kantatek, orokorrean, hasierako abesbatz bat zuten, non sopranoek hasten zuten gai musikala gainontzeko ahotsekin jarraitua, errezitatibo laburdun ariekin jarraitzen zen, batzuetan, ahotsarentzat prestatuta zegoen melodia jotzen zuten musika tresnekin (obligato deitzen dena). Fededunen kongregazioak aurretik jakiten zituen koralak, zerbitzu erlijiosoa "sarrera koral" batekin hasten baitzen, organoak jotzen zuena. Bachen koral hauek, oratorio handien koroen oinarria izan ziren, Eguberriko oratorioa eta Pasioa San Mateo eta San Juanen arabera. Baina, garai barrokoan, kantata profanoa ere existitzen da, italiar jatorrikoa 1620an, jada genero bezala agertzen dena eta XVII. mendearen amaieran sendotzen dena Alessandro Scarlatti konposatzaile italiarrak, bere kantatak, denbora azkarreko errezitatibo eta aria de capoko jarraipen baten bidez konposatu zituen (hasierako gaia errepikatzen zutenak, azkeneko zati bokalean A-B-A egituraren arabera). Scarlattik, kantata hauek, oso publiko hautatu batentzat pentsatu zituen, eta, beraz, harmonia eta kontrapuntuzko melodiak oso konplexuak ziren, ariosozko idazkera gehiegi ez nabarmentzeko joera hartuz, garrantzi gehiago, ritornelli instrumentalei emateko. Eredu hau, maisuki hartu zuen Vivaldik kantata sakratuetan eta Haendelek. Haendelek, opera txikien antzerakoak ziren kantatak idatzi zituen. Eduki dramatiko handiko kantata lirikoak ziren, batzuk ahotsa eta jarraikako baxuarentzat pentsatuak, beste batzuk, ahotsa, jarraikako baxua eta orkestrarentzat. Azis, Galatea eta Polifemo eta Apolo eta Dafne eta Pepe Herrero eta Carlos Prieto nabarmendu ziren.
Musikalan mota hauek idatzi zituzten konposatzaileen artean, Giulio Caccini, Claudio Monteverdi, Jacopo Peri, Alessandro Scarlatti, Vivaldi eta Giacomo Carissimi italiarrak eta Heinrich Schütz, Georg Philipp Telemann, George Frideric Handel, Dietrich Buxtehude eta Johann Sebastian Bach alemaniarrak nabarmentzen dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bachen kantatak Bachen kantatei buruzko gidaliburua