Konstantin Rokossovski
Konstantin Konstantinovitx (Ksaverievitx) Rokossovski (polonieraz: Konstanty Ksawerowicz Rokossowski; errusieraz: Константи́н Константи́нович (Ксаве́рьевич) Рокоссо́вский); 1896ko abenduaren 21agreg./abenduaren 9ajul. - 1968ko abuztuaren 3a) Sobietar Batasuneko militarra eta Poloniako defentsa ministroa izan zen. Bigarren Mundu Gerrako Sobietar Batasuneko komandante ospetsuenetarikoa izan zen, batez ere Bagration Operazioaren ondoren.
Hurrengo neguan Don ibaiaren inguruko osteen buruzagi zen eta Stalingradeko hiria setiatu zuten 22 dibisio alemaniarrak suntsitzeko berebiziko erasoa gidatu zuen eta gerraren nondik norakoa erabat aldatu zuen. 1944an mariskal egin zuten eta Errusiako lehen eta bigarren fronteen zuzendari izan zen. Zenbait erasoren ondoren Varsoviatik 60 km-ra iritsi zen, eta Ekialdeko Prusia, Pomerania eta Danzig eta Stettingo eremu batzuk askatu zituen. Poloniako mariskala zen eta Poloniako hiritar egin zen 1949an. Defentsa ministro eta gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten. Poloniako ministro-kontseiluko lehendakari zen 1952an eta Varsoviako Ituneko gudarosteko komandante nagusia 1955ean. Gomulkak Poloniako aginpidea eskuratu zuenean Sobietar Batasunera itzuli zen eta Defentsa ministrorde (1958) eta Defentsarako ministerioko ikuskatzaile nagusi (1962) izendatu zuten.
- 1896ko jaiotzak
- 1968ko heriotzak
- Varsoviarrak
- Errusiako Gerra Zibileko militarrak
- Sobietar Batasuneko militarrak
- Poloniako militarrak
- Errusiako militarrak
- Errusiako Iraultzako biografiak
- Bigarren Mundu Gerrako sobietarrak
- Croix de Guerre 1939–1945 (Frantzia) domina dutenak
- Moskun hildakoak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- San Jurgiren Gurutzea jaso dutenak
- Bandera Gorriaren Ordena jaso dutenak
- Bigarren Mundu Gerrako sobietar militarrak