Kroaziako Antzoki Nazionala (Split)
Kroaziako Antzoki Nazionala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Split-Dalmazia eskualdea |
Town in Croatia | Split |
Koordenatuak | 43°30′40″N 16°26′13″E / 43.5111°N 16.4369°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1893 |
Jabea | Split |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Trg Gaje Bulata 1, 21000 Split |
Webgune ofiziala | |
Kroaziako Antzoki Nazionala (kroazieraz: Hrvatsko narodno kazalište u Splitu) Split hiriko antzoki nagusia da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Spliteko Udal Antzokia 1893an eraiki zen. Emilio Vecchietti eta Ante Bezić arkitekto splitarrek diseinatu zuten. Antzokiak 1.000 ikuslerentzako tokia zuen 16.000 biztanleko herrian, garai hartan Europa hego-mendebaldeko antzoki handiena izan zen.
1920an berriztua izan zen eta Dalmaziako Antzoki Nazionala izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran zehar itxita egon ondoren 1945ean ireki zituen berriz ateak. 1970an su handi batek erre zuen eta hamar urtetan berreraikitze lanak luzatu ondoren 1980an inauguratu zuten berriz ere.
Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero 300 ekitaldi inguru izaten dira bertan. 1954tik aurrera Spliteko Udako Jaialdia (Splitsko ljeto) ospatzen da, uztailaren erdialdetik abuztuaren erdira. Hainbat ekitaldi Dioklezianoren jauregian ere izaten dira.
1991tik aurrera Marulićen egunak (Marulićevi dani) ospatzen da. Astebete irauten du eta apirilean izaten da.