La llamada (2017ko filma)
La llamada (2017ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | La llamada |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma eta film komikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Javier Ambrossi Javier Calvo |
Gidoigilea(k) | Javier Ambrossi Javier Calvo |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leiva (en) |
Argazki-zuzendaria | Migue Amoedo (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
La Llamada Javier Calvo eta Javier Ambrossik zuzendutako, idatzitako eta ekoiztutako film musikal eta komikoa da. 2017ko irailaren 29an estreinatu zen (nahiz eta aurretik Donostiako Zinemaldian aurrestreinaldia egin), baina aurretik zuzendari berdinek idatzitako eta izen berdineko antzerki obra batean oinarrituta. Hainbat festibal eta lehiaketa desberdinetara eraman dute pelikula, eta guztietan arrakasta handia izan du. Horrez gain, hainbat sari jaso ditu, horien artean, Abesti Onenaren Goya Saria, La Llamada abestiagatik, Leivak idatzi eta abestutakoa.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pelikulak Susana eta Mariaren istorioa kontatzen du, 17 urteko bi gazte. La Brújula kanpamentu erlijiosoan ari dira uda pasatzen, txikitatik horra joan direlako. Reggaeton eta elektro latinoaren oso zaleak dira, baina Jainkoa Mariari agertzen hasten zaionean, haien bizitzak aldatzen hasiko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Macarena García: María
- Anna Castillo: Susana
- Belén Cuesta: Sor Milagros
- Gracia Olayo: Bernarda
- Richard Collins-Moore: Jainkoa
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinu-banda, Nigel Walker produktoreak koordinatuta eta Marta Cresporen eskutik gainbegiratuta, Leivak zuzendu zuen, eta lehen esan bezala, pelikularen abesti nagusia sortu zuen. Beste alde batetik, soinu-bandaren parte handi batek Whitney Houston abeslariaren abestiek osatzen dute, hala nola, I will always love you, I have nothing edota Step by step. Gainera, Presuntos Implicados taldearen Todas las flores abestia kantatzen dute, eta pelikularako espreski sortua dagoen Lo hacemos y ya vemos abestia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko filmak
- Javier Ambrossik zuzendutako filmak
- Javier Calvok zuzendutako filmak
- Javier Ambrossik idatzitako filmak
- Javier Calvok idatzitako filmak
- Macarena Garcíak antzeztutako filmak
- Anna Castillok antzeztutako filmak
- Belén Cuestak antzeztutako filmak
- María Isabel Díaz Lagok antzeztutako filmak
- Esty Quesadak antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Umorezko filmak
- Musikal filmak
- Musikaletan oinarritutako filmak
- LGBTeei buruzko filmak