Edukira joan

Loti ederra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Loti ederra
Jatorria
Egilea(k)baliorik ez
IzenburuaSleeping Beauty
Ezaugarriak
Genero artistikoamaitagarri-ipuina
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaSleeping Beauty universe (en) Itzuli

Loti ederra Europako herri ipuin bat da. Bertsio ezagunenak Charles Perrault idazle frantsesak 1697 urtean bere Les Contes de ma mère l'Oye (euskaraz, Amatxo antzararen ipuinak) ipuin bilduman jasoa (La belle au bois dormant izenburupean, euskaraz, Basoko loti ederra) eta Grimm anaiek idatzirikoa (Dornröschen izenburupean, 1812) dira.

Ipuinaren mamia berdina den arren idazle bakoitzak bere ukitua ematen dio, istorioa egokituz. XX. mendean gehien ezagutzen direnak Perrault eta Grimm anaien bertsioak dira. Giambattista Basileren ipuinaren lehenengo bertsioa Italian argitaratu zen, 1634. urtean[1].

Eguzkia, Ilargia eta Talia, Giambattista Basile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeak Talia izeneko alaba jaiotzean erreinuko jakitun eta azti guztiak deitzen ditu bere alabaren etorkizuna igartzeko. Aztiek Tali hazten denean, liho izpi batekin ziztatuko dela eta arrisku larrian egongo dela iragartzen dute. Ondorioz, erregeak liho eta kalamu guztiak desegitea agintzen du baina, Talia hazten denean, agure bat ikusten du lihoarekin josten bere leihoaren ondoan eta bera ere josten hastean behatzean kalamuzko ezpala bat sartzen zaio.

Erregea mindurik, jauregia uzten du betirako bere alaba Talia bertan utzirik. Egun batean, errege gazte bat agertzen da jauregian eta printzesa ikusten du amets sakon batean lokarturik. Lo dagoenaz baliatuta, talia bortxatzen du. Bederatzi hilabete geroago, Talia oraindik lokarturik, bikiak erditzen ditu, Eguzki eta Ilargi. Amaren bularretik elikatze bidean, amaren behatza ahoan sartzen du haietako batek behatzean zuen kalamuzko ezpala ateratzen eta ama esnatuz.

Errege bortxatzaileak ezin du Talia burutik kendu eta jauregira itzultzea erabakitzen du. Bertan, bere harridurarako, Talia esna eta bikien ama bihurtuta aurkitzen du. Erregeak gertatutakoa onartzen dio Taliari eta honek barkatu eta gero, biek maitasun istorio bat bizi dute.

Erregea ezkondurik dago jada, eta haren emazteak, erregeak maitale eta bi seme–alaba eduki dituela jakitean, jauregira ekartzeko agintzen du, ezagutu nahi dituenaren aitzakian. Erreginaren benetako nahia hauek akabatzea da eta gorpuak senarrari jaten ematean datza bere mendekua. Erreginak sukaldariari agintzen dio Talia eta bikiak hil eta jateko prestatzeko, baina sukaldariak arkume batzuekin ordezkatzen ditu. Erregina ohartzean ordea, sutzarra pizten du Talia eta bikiak erretzeko, baina erregea agertzen da, Talia eta seme–alabak salbatzen ditu eta bere emaztea botatzen du sutara[2].

Basoko loti ederra, Charles Perrault

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ipuin hau Amatxo antzararen ipuinak liburuan gehitu zuten 1697. urtean).

Erreginak neskato eder bat erditzen du eta bataioaren ospakizunaren gonbidatuen artean zazpi maitagarri datoz, non printzesari dohain bat eman behar diotelarik. Bat-batean gonbidatua izan ez den maitagarri zahar bat azaltzen da. Erregeak lekua egiten dio oturuntza mahaian eta, beste maitagarriei bezala, platera jartzen dio baina maitagarria gutxietsia sentitzen da, besteei eman dizkien urre trinkozko kutxatila edo mahai-tresnarik ez dizkiolako eman. Haserre, umea madarikatzen du, txaratila batekin ziztatu eta hil egingo dela iragarriz. Maitagarri bat falta denez dohaina emateko, madarikazioaren indarra gutxitzen du, heriotza ehun urteko loaldiarekin ordeztuz. Erregeak txaratilarekin jostea debekatzen du erreinu osoan.

Printzesak hamabost urte dituelarik agure bat txaratilarekin josten aurkitzen du eta probatzean, ukitzearekin bakarrik, ziztatu eta konorterik gabe lurrera erortzen da. Erregeak jauregiko gordelekurik ederrenean gordetzen du bere alaba eta maitagarrietako batek jauregian dagoen pertsona oro (errege-erreginak izan ezik, jauregia uzten baitute) lo arazten du. Jauregia zuhaitz handiz eta beraien artean korapilaturik dauden elorri arrosez inguratzen da.

Ehun urte geroago, jauregitik pasatzen den printze gazte batek jauregian sartzea erabakitzen du. Printzeak printzesa behatu eta esnatu egiten dela ohartzen da, elkarrekin ezkontzen dira eta bi seme–alaba edukitzen dituzte; Aurora eta Egun.

Bi urte geroago, erregearen aita hil egiten da eta printzeak ofizialki iragartzen du bere ezkontza, emaztea eta seme–alabak jauregira eramanez. Printzearen ama erdi ogroa da eta ez die harrera ona egiten. Printzea gerrara joaten denean, amak printzearen seme–alabak jateko hiltzea agintzen du, baina jauregiko etxezainak hiru arkumeekin trukatzen dizkio. Erregina konturatzean oso haserre jartzen da eta mota guztietako kreaturazko upel bat prestatzea agintzen du, umeak eta ama bertara botatzeko intentzioz. Azken unean, printzea iristen da eta erreginak bere buruaz beste egiten du upelera botaz [3].

Loti ederra, Grimm anaien bertsioa (1812)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege-erreginak alaba eder bat izan dute, Arrosa izenekoa eta festa antolatzen dute bere ohorez. Erreinuan hamairu maitagarri dauden arren, festara hamabi bakarrik gonbidatzen dituzte, urrezko hamabi plater eta mahai–tresna bakarrik baitaude. Maitagarri bakoitzak opari bat ematen dio Arrosari eta maitagarri bakarra falta denean, gonbidatua izan ez den maitagarria azaltzen da eta, oihuen artean, printzesak hamabost urte betetzen dituenean txaratila batekin ziztatuko dela eta hil egingo dela dio. Oparia eman gabe duen maitagarriak madarikazioa aldatzen du: printzesa hil beharrean, ehun urtez lotan pasatuko du. Erregeak txaratila guztiak deuseztatzeko agindua ematen du.

Printzesak hamabost urte betetzen dituenean jauregiko dorre zahar batera iritsi eta agure bat ikusten du txaratilarekin josten. Txaratila hartzerakoan ziztatu eta loaldi sakon batean erortzen da, jauregiko beste guztiak bezalaxe.

Ehun urte geroago, gazte batek “Arrosa Ederra” printzesaren istorioa entzunda, bere bila joatea erabakitzen du. Gaztea jauregiaren inguruetara hurbiltzean arantzak lore eder bihurtzen dira. Behin jauregi barruan, printzesa lotan dagoen gela aurkitzen du eta hain eder ikusten du musu bat ematen diola printzesari, hau esnatuz. Jauregi osoa esnatzen da eta gazteak ezkondu egiten dira[4].

Ipuinaren aurrekariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Loti ederra - Egilea Edward Frederick Brewtnall (1846–1902)

Kontakizunaren iturriak ahozko eta herrikoiak nahiz landutako eta idatzizkoak dira. Aurrekari indiar, greko-latindar, islandiar, espainiar eta frantsesak agerikoak dira. Kontakizunaren hazia (naturazgaindiko amets batean murgildurik dagoen mirabe bat, bere maitalearen esku hartzearen ondorioz esnatzen dena) presente dago iada ipuinaren bertsio zaharrenetan.

1340ean prosan idatziriko testu literario frantsesa da. 6 liburuz osatua; hirugarrena Loti Ederraren aurrekaria da[5].

XIV. mendeko nobela kataluniarra da. Loti ederra Sor de Plaser izango litzateke, eta hau hil egiten da. Bere aitak dorre bat eraiki eta gorpua bertan uzten du. Frayre de Joyk (printzeak) nigromantzi teknikak ikasi eta erabiliz berpizten du. Ezkondu eta zoriontsu bizi izan ziren[6].

Protagonista, Surya Bai, arrano batzuekin bizi da eta haien etxeko sua piztua mantentzeaz arduratzen da arranoak ehizara doazen bitartean. Egun batean itzali zaionez, su bila dabil sorgin batek ematen dion arte. Etxera itzultzean sorginaren semea atzetik doakio amaren jaki bihurtzeko intentzioz. Suryaren etxeko atea ireki nahian, semeak azkazal pozoitsua hautsi eta atean trabatuta uzten du.

Hurrengo goizean, Suryak atea ireki, azkazalarekin zauritu eta hil egiten da. Zorionez, Raja bat igarotzen da bertatik eta azkazala kenduz sendatzen du. Rajak etxera eramaten du Surya, emaztearekin liskarra sortuz. Emaztea Surya hiltzen saiatzen da, baino Surya behin eta berriz salbatzen da. Azkenean, Raja haserreturik, bere emaztea espetxeratu eta Suryarekin ezkontzen da[6].

Bertsioen arteko aldaerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonistaren izena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basileren bertsioan, protagonistak Talía izena du (Thaleia grekeraz "loraldi" da), Grimm anaiek egindako bertsioan berriz, Dornröschen ("arantzadun larrosatxo" alemanieraz). Perraulten bertsioan ez zaio izen propiorik jartzen baina Aurora izena hartzen du protagonistaren alabak eta Chaikovskyren balletarentzako bertsioan amaren izena transferitzen da. Disneyren pelikulak transferentzia hau mantentzen du.

Ipuinaren izena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontakizunaren izen nagusia edo zabalduena Loti ederra da non batzuetan basoko hitza gehitzen zaio hasieran Perraultek ezarria. Hala eta guztiz ere, Perraultek bere ipuina hipalage errekurtsoaren bitartez, La Belle au bois dormant izendatzen duena, Basoko loti ederra izango litzateke, itzulpen textualan.

Basile eta Perraulten testuek bi sekuentzia narratibo eskaintzen ditu (protagonistari eragiten dion sorginkeria eta erregearen emaztea edo printzearen amaren keinua eragitea), Grimmen gertakizunean azkeneko ekintza hau baztertu egiten da. Lehenengo sekuentzia narratiboa oso antzekoa da kontakizun alemaniarra eta frantsesa alderatuz, baino hauek berriz desberdintasun nabariak dituzte italiarrarekin konparatuz.

Grimm anaien bertsioa nahiko sinplea da, erakargarriago eta errazago egiteko helburua baitu. Perraultek berriz iruzkin zorrotzak eta humoristikoak ezartzen dizkio.

Disneyren pelikularekin konparaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perraulten eta Grimm anaien ipuinetan printzesa ehun urte geroago esnatzen da madarikazioaren ondorioz, pelikulan ordea egun bertan esnatzen da. Ehun urte lotan igarotzeak esan nahi digu bakoitzaren osatze sexuala lortzeko itxaron egin behar dela, paziente izan eta presarik ez eduki. Horregatik hiru testuetan madarikazioa nerabezaroan betetzen da.

Perraulten bertsioan, printzeak bere ezkontza eta bi seme–alaba dituela ezkutatzen du, bere ama ogro gaizto bat denez jan egingo dituelakoaren beldur. Grimm anaien bertsioan eta pelikulan berriz, ez da printzearen amaren bertsioa aipatzen.   Berdin gertatzen da seme–alaben gaiarekin; Perraulten ipuinean ezkontza ondoren bi seme–alaba izaten ditu eta printzea behin errege izendatzean gerrara joaten da. Pelikulan eta Grimm anaien bertsioan berriz, gai hauek ez dira azaltzen.

Perraulten bertsioan printzesa printzearen behaketarekin esnatzen da, Grimm anaien eta pelikulan berriz printzearen benetako maitasunezko musu batekin esnatzen da.

Grimm anaien ipuinean ez da sorginik existitzen, maitagarri “gaizto” bat dagoela esan dezakegu, behin madarikazioa botata desagertzen dena eta ez duenak inongo zigorrik jasotzen. Perraulten istorioan, nahiz eta hasiera batean maitagarri zaharra desagertu egiten den, amaren erregeak zigorra jasotzen du, upel barrura erortzean mota guztietako izakiekin. Pelikulan ere maitagarri gaiztoa amildegi batetik erortzen da, printzeak eraso egin ostean.

Beste desberdintasun bat, pelikulan, printzesa basoan nekazarien antzera hezten dela da, bere izatezko identitatea ezagutzen ez duelarik beste hiru maitagarriekin (bere izebak direnaren ustean) batera. Idatzizko bi ipuinetan berriz, printzesa baten antzera hezten da, nahiz eta hiru kasuetan ez duen ezagutzen bere buruarengan duen madarikazioa.

Azkenik, maitagarrien kopuruari dagokionez, Perraulten ipuinean zazpi maitagarri daude, Grimm anaienean, hamahiru (bat gaiztoa) eta Walt Disneyren bertsioan hiru maitagarri, guztiak zintzoak. Pelikula egiterakoan ez ziren gai izan maitagarri “gaizto” bat jartzeko[7].

Interpretazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume ideala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loti Ederra, XIX. mendeko emakume ideala bezala aurkezten zaigu. Izan ere, bere loti-heriotz egoera horrek emakume obedientearen papera errepresentatzen du: gizon-emakume arteko erlazioa dominatzailea eta sumisoa dela aldarrikatuz. Honengatik, Loti Ederra eredu gisa hartu beharreko pertsonaia zen XIX. mendean.

Emakumeak lo egin eta itxaron egiten du, gizonak berriz, bitartean lan egiten du. Lo-heriotz egoera honen bitartez, gizonari ezer egin gabe bereganatzeko ideia ematen dio: bera bila dabil, emakumea agertzen da, berak aukeratzen du eta emakumeak onartu behar du.

Emakumeak, birjina denez, hautaturiko zalduna iritsi arte nolabaiteko lo inuxente baten egon behar du zaldunak muxu batekin esnatu eta bere emazte bilaka dezan. Lo-heriotz ideiarekin jarraituz, garai hartako emakume edertasunaren beste ideia bat gaixo zeuden emakumeak ziren; izan ere, gaixotasunak kontra egiteko indarrak kentzen zizkielako.

Emakumeak, rolaren arabera, ederrak izan behar dute; horregatik, Loti Ederra estereotipo hori betetzen du. Honekin jarraituz, maitagarriek ematen dizkioten dohai guztiak sexuaren araberako estereotipoak dira: ederra, jatorra, diskretoa, bestei ulertzeko erraztasunarekin...

Azken maitagarriak, umeek heldu bilakatu baino lehen igarotzen duten etapa identifikatzen du, pubertaroa, non jakinminak indar handia duen. Jakinminaren ondorioz, eskua ziztatu eta lo hartzen du. Hau da, emakume batean jakinmina sortzen bada, beharrezkoa da hau lokartzea, bere jakinmina alde batera utzi.

Emakumea ikusteko pribilegioa, gizonari bakarrik egokitzen zaio, hau aurkitzeko egin duen ahaleginaren fruitu gisa. Adibidez, Txinan emakumeei beraien senarrek soilik ahal dizkiete oinak ikusi; edota herri musulmandarretan aurpegia eta ilea. Beste modu batean esanda, ipuinean Loti Ederra beste guztiengatik izkutaturik dago landaretzak osatzen duen basoarekin.

Gure Lotia, gizon egokiaren zain dago eta berak ezin du ezer esan edo egin honen inguruan: gizonak hautatzen du bere emakume ezaugarrien arabera berarekin ezkontzeko. Bere gurasoek, ezkontzeko gizona aurkitzen badiote, berak ere baietz esan behar du aurka egin gabe; horregatik eman zaizkio edertasuna, jatorra, diskretoa, bestei ulertzeko erraztasuna...[8][9]

Hilerokoa eta pubertaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinari dagokionez, beste interpretazioa bat seme alaben jakinmin sexuala eta gurasoek ezin dutela hau ekidin litzateke. Izan ere, ziztadak hilerokoaren errepresentazioa egiten du. Loak berriz, pubertarotik heldu arteko trantsizioa irudikatzen du, hau da, erlazio sexualak burutzeko prest egon arte. Printzearen muxuak egoera hau guztiari amaiera emango liokeen ekintza izango litzateke[10].

Ipuinean hainbat erreferentzi egiten zaizkio hileroko eta heldutasunarekin: Adibidez, maitagarriak 13 dira, eta urtea zehar ilargiak 13 ziklo egiten ditu (28 eguneko zikloak), honek hilerokoa irudikatzen du, izan ere hilerokoa 13 aldiz gertatzen da urtean. Bestalde, ipuinean aipatzen den itxitako gelak emakumeen organo sexualei egiten die erreferentzia; ateko sarraila irekitzen duen giltza erlazio sexualekin lotzen da; eta azkenik, ipuinean ekiditen den barraskilo eskailera experientzi sexualekin erlazionatzen da[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Oxford Reference Giambattista Basile
  2. (Italieraz) Basile, Giambattista. Lo cunto de li cunti. Testo napoletano a fronte. Garzanti Libri (argitaratze data: 2015) ISBN 9788811367574. (Noiz kontsultatua: 2017/10/25).
  3. Perrault, Charles. Kontaidazu ipuin bat II. Ttarttalo (argitaratze data: 2000) ISBN 8480916095. (Noiz kontsultatua: 2017/10/25).
  4. Grimm, Jacob eta Wilhelm. Loti ederra ; Urrezko arraultzedun oiloa. Maves (argitaratze data: 1997) ISBN 8436601855. (Noiz kontsultatua: 2017/10/25).
  5. (Ingelesez) Nigel, Bryant (itzul.). Perceforest Reader: Selected Episodes from Perceforest: The Prehistory of Arthur's Britain. Boydell & Brewer, 37-40 or..
  6. a b (Gaztelaniaz) Carolina Fernández Rodríguez. (1998). La Bella Durmiente a través de la historia. Servicio de publicaciones. Universidad de Oviedo, 19-34 or. ISBN 8483170728..
  7. IMDB Sleeping Beauty (Ingelesez)/
  8. Haur Literaturaren inguruan. Udako Euskal Unibertsitatea, 73-82 or. ISBN 8486967511..
  9. (Gaztelaniaz) La verdadera historia de la Bella Durmiente y su explicación psicoanalítica. (Noiz kontsultatua: 2017/10/27).
  10. (Gaztelaniaz) Bruno Bettelheim. (1994). Psicoanálisis de los cuentos de hadas. Bartzelona: grijalbo Mondadori.
  11. Iñigo Etxeberria Zapirain. (2008). Sexismoa maitagarrien ipuinetan. (1. argit.. argitaraldia) Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 37-40 or. ISBN 9788445728574..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy