Edukira joan

Lugoko erromatar harresiak

Koordenatuak: 43°00′51″N 7°33′36″W / 43.01419°N 7.55989°W / 43.01419; -7.55989
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lugoko erromatar harresiak
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaLugoko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaLugo
Koordenatuak43°00′51″N 7°33′36″W / 43.01419°N 7.55989°W / 43.01419; -7.55989
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia987
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2000 (XXIV. bilkura)
BICRI-51-0000191
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Lugoko erromatar harresiak Galiziako Lugo hiriburuaren gune historikoa inguratzen du. K. a 13. urtean Paulo Fabio Maximok Augusto enperadorearen izenean Lucus Augusti antzinako erromatar hiria sortu zuen. Sorrera horren helburua Erromatar Inperioak Iberiar penintsularen ipar-ekialdea bereganatzea zen, hiri berri hau harresiz hornitu zuten eta ordutik aurrera aldaketa gutxirekin gaur egun arte iraun du.

Harresiak 2 km-ko luzera du, gune historikoa eta gaur egungo galiziar hiriaren arteko muga marrazten duelarik. Hiriaren bilakaera eta hazkuntzarako oztopo izatetik, hiri egituran integratua dagoen eta aberastasun turistikoaren iturribide den monumentu izatera igaro da.

Banaketa eta defentsa gisara eraikia, antzinako Lucus hiria eta bere inguruan garatu den hiriaren arteko elementu integratzailean bihurtu da. Bere hamar ateek hiri baten zati bat bestearekin lotzeko funtzioa dute. Adarve beste kale batean bilakatu da, bertakoek eta kanpotar bisitariek zeharkatzen dutelarik.

2000. urtean Unescok Lugoko erromatar harresia Gizateriaren Ondare izendatu zuen eta 2007ko urriaren 6etik aurrera Txinako Harresi Handiarekin senideturik dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy