Marie-Victoire Lemoine
Marie-Victoire Lemoine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1754 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1820ko abenduaren 2a (65/66 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris |
Genero artistikoa | genero-margolana erretratua |
Marie-Victoire Lemoine (Paris, Frantzia, 1754 – ib., 1820ko abenduaren 2a) frantziar margolari klasizista izan zen.[1][2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Lemoine eta Marie-Anne Rousselleren alaba nagusiena izan zen. Bi ahizpa izan zituen, Marie-Denise Villers eta Marie-Élisabeth Gabiou, biak margolariak izan zirenak. Ezkondu ziren bi ahizpek ez bezala, Lemoine ezkongabe egoteak bere lan artistikotik bizi zen arte garaikideko emakume bakanetako bat bihurtzen lagundu zion.[3]
1770eko hamarkadaren hasieran, François-Guillaume Ménageot-en ikasle izan zen, eta harekin bizi eta lan egin zuen Jean Baptiste-Pierre Lebrun arte-merkatariak erositako etxe batean. Etxebizitza hori Élisabeth-Louise Vigée-Le Brunen (1755 – 1842) estudioaren ondoan zegoen, garai hartan Frantziako margolari nagusia baitzen. 1779tik aurrera, Lemoine gurasoen etxean bizi izan zen, Marie-Élisabeth ahizparekin bizitzera joan zen arte. Ahizpa hil ondoren ere bizi izan zen han.
Lemoinek erretratuak,[4] miniaturak eta genero-eszenak margotu zituen batez ere. Hainbat aretotan parte hartu zuen, esate baterako, Pahin de la Blancherieko Korrespondance Aretoan, 1779an. Bertan, Lamballe printzesaren erretratua (57 x 45 cm) erakutsi zuen eta bere artelanak erakusten jarraitu zuen 1796, 1798, 1799, 1802, 1804 eta 1814ko aretoetan.[5][6] Azken erakusketa egin eta sei urtera hil zen, hirurogeita sei urte zituela.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Emakume pintore baten tailerraren barrualdea
-
Bi ahizpak
-
Haur bat bi txori jaten
-
"Zamor"ren erretratua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Larrea, Diana. (2022-04-03). «Marie-Victoire Lemoine (1754-1820)» Tal día como hoy (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ (Ingelesez) «Marie Victoire Lemoine» Artvee (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) concha. «Marie-Victoire Lemoine» Concha Mayordomo Artista (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ (Ingelesez) «Marie Victoire Lemoine | The Interior of an Atelier of a Woman Painter» The Metropolitan Museum of Art (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ «Marie Victoire Lemoine | The Interior of an Atelier of a Woman Painter | The Met» The Metropolitan Museum of Art, i.e. The Met Museum.
- ↑ Auricchio, Laura. (1 de enero de 2002). «Pahin de la Blancherie's Commercial Cabinet of Curiosity (1779–87)» Eighteenth-Century Studies 36 (1): 47–61..