May Balisidya
Itxura
May Balisidya | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dodoma, 1947ko maiatzaren 10a |
Herrialdea | Tanzania |
Heriotza | 1987ko abenduaren 27a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Dar es Salaamgo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | swahilia |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Enplegatzailea(k) | Dar es Salaamgo Unibertsitatea |
May Lenna Balisidya Matteru (Dodoma, 1947ko maiatzaren 10a – 1987ko abenduaren 27a) tanzaniar idazlea izan zen, swahiliz idatzi zuena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]May Balisidya Tanzaniako Dodoma hiriburuan jaio zen eta han lehen eta bigarren mailako ikasketak egin zituen. 1970ean Dar es Salaamgo Unibertsitatean lizentziatu zen eta 1978an ahozko literaturako masterra egin zuen unibertsitate berean. 1987ko azaroan afrikar literaturako doktoretza lortu zuen Wisconsin-Madisongo Unibertsitatean[1][2].
1977tik 1987ra, Dar es Salaamgo Unibertsitateko swahili saileko irakaslea izan zen[1].
1971n, Tanzaniako Swahili Nazio Kontseilurako hautatua izan zen[2]. Bi agintaldi egin zituen kontseiluko presidenteorde gisa[1].
40 urterekin hil zen, minbiziak jota[1].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shida eleberria
- Ayubu antzezlana
- Tujifunze Kusoma haurrentzako liburua[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) «In Memoriam: Dr. May Balisidya Matteru (1947 - 1987)» Kiswahili (University of Dar es Salaam) 54: 3-13..
- ↑ a b (Ingelesez) «A Storyteller to Remember» African languages and literature (University of Wisconsin).
- ↑ (Ingelesez) Otiso, Kefa M. (2013). Culture and Customs of Tanzania. Abc-Clio, 82 or. ISBN 978-0313087080. (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).