Melillako hesia
Melillako hesia | |
---|---|
Valla de Melilla | |
Espainia eta Maroko arteko muga | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 35°17′58″N 2°58′28″W / 35.29944°N 2.97455°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1998 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 6 () m |
Melillako hesia (gaztelaniaz: valla de Melilla) Espainia eta Maroko arteko muga zerraditzen duen hesia da, legez kontrako inmigrazioa eta kontrabando oztopatzea helburua duena.
Melilla eta Ceutako mugak Europar Batasuna afrikar herrialde batekin duen muga bakarrak dira.[1] Lehenengo hesia 1998an eraiki zuten baina poliki-poliki Espainiako itxitura indartu zuen.[2] Beni Ansarkoa da pasabide nagusia, baina Melillak baditu beste hiru muga postu txikiagoak: Farkhana, Mariguari eta txinatar auzoa.[3]
Etorkinentzako harresi hau igarotzeko hainbat saio egin dituzte, baita zenbait aldiz lortu ere.[4] 2022ko ekainaren 24an, Gurugu mendian zeuden 2.000 migratzailek jo zuten hesira, eta hura zeharkatzeko ahaleginean 37 hildako suertatu ziren haien kontrako errepresioaren ondorioz; hala ere, 500 migratzailek Melillara heltzea lortu zuten.[5]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bilefsky, Dan. (2017-2-20). «More Migrants Storm Fence to Enter Ceuta, Spanish Enclave in Africa» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Gaztelaniaz) «12 kilómetros de alambre, cuchillas y mallas para contener el sueño europeo» eldiario.es 2013-11-20.
- ↑ Berasain Tristan, Kristina. (2017-07-14). «Hamabi kilometro koadroko kaiola» Berria.
- ↑ «Melillako hesia gainditzen saiatu dira ehun lagun» Berria 2015-11-22.
- ↑ Otamendi, Jon Ordoñez Garmendia-Gorka Berasategi. «Gutxienez 37 migratzaile hil dira Melillako hesia gainditzeko azken ahalegin jendetsuan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Melillako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |