Næstved
Itxura
Næstved | ||
---|---|---|
hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Seelandia eskualdea | |
Posta kodea | 4700 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°14′00″N 11°46′00″E / 55.23333333°N 11.76666667°E | |
Azalera | 681 km² | |
Altuera | 16 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 44.996 (2023) 665 (2022) | |
Metropolia | 80.732 | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Rauma (mul) , Álftanes, Gävle udalerria, Chalon-sur-Saône, Gjøvik eta Sopot (mul) |
Næstved Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Sjælland uhartearen hegoaldean kokaturik dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikingoen garaia baino askoz lehenagoko aztarnak aurkitu dira Næstveden, K.a. IV mendekoak hain zuzen ere. Danierazko Næs (penintsula) eta Tved (soildutako basoa) hitzen elkarketak sortu du herriaren izena. Edozela ere, monje beneditarrek 1138an San Petri eliza hartu zutenerako herria bazela uste bada ere, hauek eman zioten indarra Næstvedi.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Petri eliza (Sankt Peders Kirke): Hiriko bost elizetako bat da. 1135ean eraiki zen eta 1375etik aurrera Danimarkako eraikin gotiko handiena eta ederrenetarikoa da. Adreilu gorriz egina dago.
- San Martin eliza (Sankt Mortens Kirke): XIII mende hasieran eraiki zela uste da. San Petri elizatik gertu dago eta antz handia daukate, hau txikiagoa bada ere.
- Næstved Museoa (Næstved Museum): Næstved hiriaren bilakaera osoa erakusten duen museoa da.
- Gavnø jauregia (Gavnø Slot): Gavnø uhartean dagoen gaztelua da. 1737tik gaur arte Reedtz-Thott familiarena izan da. 9.3 km²-ko azalera du, erdia basoek estaltzen dutelarik. Bereziki famatuak dira bere lorategiak batez ere udaberriak tulipanak loratzen direnean.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko futbol taldea Næstved BK da. Bi aldiz izan da Daniar superligako azpitxapelduna, 1980 eta 1988an, eta behi Kopako azpitxapelduna 1994ean. Saskibaloi taldea ere badu, Team FOG Næstved, hau ere bigarren izana Danimarkako Kopan 2007 eta 2009an.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an ondorengo hiriekin senidetu zen Næstved:
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Næstved Museoa.
-
Næstvedeko kaia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Turismo bulegoko webgunea