Paulo Azpiazu
Paulo Azpiazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1996 (27/28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | harri-jasotzailea |
Paulo Azpiazu (Bergara, Gipuzkoa, 1996) harri-jasotzaile eta fitness entrenatzaile gipuzkoarra da[1].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergarako Osintxu auzoan jaio bazen ere, zazpi urte zituela familia Lizarrerrira joan zen bizitzera. 14 urte zituela hasi zen gorputza lantzen eta ondoren sare sozialetan bideoak erakutsiz famatu egin zen. Gaur egun fitness irakaslea da, eta Getarian bizi da[2].
2021ean Izeta II.aren harri-jasotze eskolan hasi zen harria altxatzen, eta 2022tik aurrera emaitza bikainak lortu ditu, aipagarriena 2022an lorturiko Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketako bigarren postua[3]. Igeldoko harriarekin ere bigarren egin zuen[4].
2023ko urtarrilean Iraetako Errota Harria lehiaketa irabazi zuen, altxaldien errekorra eginez gainera[5], eta otsailean Urrezko Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen, nagusitasun handiz[6]. Zarauzko Bi Harrien txapelketan Mikel Lopetegi "Urra"rekin berdinduta gelditu zen eta pisu diferentziarengatik izan zen txapeldunordea[7].
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa:
- Bigarren postua (2): 2022, 2023
Bestelako harri-jasotze txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iraetako Errota harria (1): 2023
- Urrezko Harri-jasotze Txapelketa (1): 2023
- Igeldoko harria: bigarrena 2022an
- Gorostidi harria: bigarrena 2023an
- Zarauzko Bi Harri: bigarrena 2023an
Herri-kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bideoen ondorioz ezagun egin zen sarean. Rol-jokoetan aritzen den Rolariak taldeak komiki-pertsonaia sortu zuen bere omenez: Makina-maixu[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Badator 'Galdegazte 8': bailarako gazteak, kazetari izateko prest! - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ PAULO AZPIAZU, HARRI-JASOTZAILEA? NIRE HISTORIA (Helmuga saio). (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ (Ingelesez) «Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketako errekorra birrindu du Urrak» Euskal Herriko Kirol Errekorrak 2022-08-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lopetegi destrona a Eizmendi» Noticias de Gipuzkoa 2022-08-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «Paulo Azpiazuk irabazi du Errota Harria Harrijasotze Txapelketa - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «Urrezkoak dira Hodei Ezpeleta 'Bihurri' eta Jokin Urretabizkaia 'Basozabal' nahiz Paulo Azpiazu - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
- ↑ «Zelai III.ak nagusitasunez irabazi du Bi Harri Txapelketa, egundoko marka berria ezarrita - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ Makina Maixu – 01 – Rolariak. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).