Edukira joan

Rachkam Gorriaren altxorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachkam Gorriaren altxorra
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1944
IzenburuaLe Trésor de Rackham le Rouge
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
Orrialdeak62
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1943ko irailaren 23a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Adarbakarraren sekretua Rachkam Gorriaren altxorra Kristalezko 7 bolak

Rachkam Gorriaren altxorra (frantsesez: Le Trésor de Rackham le Rouge) Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak kontatzen dituen komiki bat da. 1945ean argitaratu zen. Adarbakarraren sekretua lanarekin hasten den sailaren bigarren eta azken zatia da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tintin eta Haddock kapitaina Sirius ontzian bidaiatzeko prestatu dira, Rackham Gorriaren altxorraren bila joateko. Abiatu aurretik Tournesol ezagutu dute, ustez bidaian lagunduko dien itsaspeko bat erakusten diena. Tournesol gorra denez, ez dezake uler asmakizun hori ez dutela behar, Haddockek idatziz jartzen dion arte,

Itsasontzia abiatu da, Dupont eta Dupond poliziekin batera, Txori anaietako bat (Tintinen etsaiak direnak sail horretako lehen komikian) ihesean irten eta itsasontzitik gertu begira egon baita itsasontzia abiatu aurretik. Aurrerago polizoi bat aurkitu da itsasontzian, Tournesol, bere asmakizunarekin batera ezkutuan itsasontzian sartu dena.

Bidaia aurrera doa, eta errakuntza batzuen ondoren Adarbakarra izeneko itsasontzia hondoratu zen uhartera iristen dira, ustez, altxorra dagoen tokia dena. Tournesol irakasleak gurutze bat ikusi du uhartean; bertan bilatu arren, ez dute altxorrik aurkitu, ezta urpean ere. Beraz, goibelduta, etxera itzuli dira.

Tintinek eta Haddockek dena galdutzat eman zutenean, Tournesol irakasleak eskuizkribu bat eratu du Adarbakarra itsasontzian aurkitutako paper batzuekin. François de Hadoque identifikatzen dute, Haddock kapitainaren arbaso bat, Moulinsarteko gazteluaren jabe gisa. Tournesolek kapitainarentzat erosi du, bere itsaspekoarekin emandako laguntzagatik esker onez.Harn direnean, gaztelua esploratzen aritu dira, Tintin Adarbakarraren sekretua izeneko komikian bahituta egon zen sotora iristen diren arte. Bertan San Joan Ebanjelariaren estatuabdago, Tintini altxorra benetan non dagoen adierazten diona: altxor hori, protagonistei Adarbakarra itsasontziaren kokapenari buruzko pistak eman zizkieten pergaminoen arabera, "Arranoaren gurutzepean" zegoen, eta Tintinek pista hori eta San Joan Patmoseko arranoa deitu izanaren arteko lotura egiten du. Estatuaren zati bat estaltzen duen koadro bat kendutakoan, lehen joan ziren uhartea adierazita duen globo bat topatzen dute: hau, globoa irekitzen eta bere edukia, Rackham Gorriaren altxorra erakusten duen malguki baten giltzarria da.


Aurrekoa
Adarbakarraren sekretua
Tintinen abenturak
1945
Ondorengoa
Kristalezko 7 bolak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy