Edukira joan

Sabine Braun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabine Braun
Bizitza
JaiotzaEssen1965eko ekainaren 19a (59 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak heptatloia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua62 kilogramo
Altuera174 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14277184 Edit the value on Wikidata

Sabine Braun (Essen, Ipar Renania-Westfalia, Alemania, 1965eko ekainaren 19a) alemaniar atleta ohia da. Heptatloi-proban espezializatua, eta bi aldiz, 1991n eta 1997an, munduko txapelduna izandakoa.[1][2][3][4]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991ko Tokioko Munduko Txapelketan, heptaloiko urrezko domina irabazi zuen, 6672 punturekin, Liliana Nüstase errumaniarraren eta Irina Belova sobietarraren aurretik.

Bi urte geroago, Stuttgarteko 1993ko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen, Jackie Joyner-Kersee estatubatuarraren atzetik eta Svetlana Buraga bielorrusiarraren aurretik.

Eta Atenasen 1997ko Munduko txapelketan, urrea irabazi zuen berriro, Denise Lewis britainiarraren eta Remigija Nazarovienéren aurretik.

Europako txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Txapelketan bi aldiz irabazi zuen urrea, 1990ean eta gero 1994an, eta zilarrezko domina 2002ko lehiaketan.

Alemeniako txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako txapelduna izan zen 1989an, eta lau aldiz irabazi zuen Ratingen eta Götzis lehiaketetan. Götzisek 1992an egindako tzxapelketan, 6985 puntuko erregistro alemaniarra ezarri zuen, indarrean jarraitzen duena.[5]

Braunek LAV Düsseldorf ordezkatzen zuen, eta gero 1987an LG Bayer Leverkusen eta gero TV Wattenscheid. Aktibo zegoenean, 1,74 m-ko altuera eta 62 kg-ko pisua zuen 2002ko udazkenean.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sabine Braun lesbiana da, eta Beate Peters xabalina jaurtitzaile ohiarekin bizi da.[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sabine Braun. .
  2. ISSN https://olympics.com/es/atletas/sabine-braun..
  3. «Sabine BRAUN | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  4. «Sabine Braun’s farewell has silver lining | NEWS | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  5. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  6. Lesbian love in sports Lesbische Liebe im Sport (German). .
  7. (Alemanez) «Wie Susann Müller und Nina Wörz: Auch diese Sportlerinnen lieben Frauen» bild.de 2010-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirol posizioa
Aurrekoa:

Ghada Shouaa

Emakumezkoen Munduko

Heptatloi txapelketa, Atenas 1997

Hurrengoa:

Denise Lewis

pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy