Tafari Benti
Tafari Benti | |||
---|---|---|---|
1974ko azaroaren 28a - 1977ko otsailaren 3a ← Mengistu Haile Mariam - Mengistu Haile Mariam → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Addis Abeba, 1921eko urriaren 11 | ||
Herrialdea | Etiopia | ||
Heriotza | Addis Abeba, 1977ko otsailaren 3a (55 urte) | ||
Heriotza modua | Exekuzio estrajudiziala | ||
Hiltzailea | Mengistu Haile Mariam | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Parte-hartzailea
| |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Ethiopian National Defense Force (en) | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Italia-Etiopia gerra Eritrean War of Independence (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Tafari Benti (amhareraz: ተፈሪ በንቲ, teferī bentī; Addis Abeba, 1921eko urriaren 11 – ibidem, 1977ko otsailaren 3a) etiopiar militar eta politikaria izan zen. Etiopiako estatuburua izan zen 1974tik hil zen arte.
Hogei urte zituela sartu zen Etiopiako armadan, eta 1967an agregatu militar izendatu zuten Etiopiako enbaxadan, Washingtonen.
1974ko azaroan, Asmaran kokatutako Armadaren Laugarren Dibisioko burua zen. Dergeko buruzagi eta estatuburu izendatu zuten Aman Andom hil ondoren. 1975eko martxoan monarkia indargabetu zuen ofizialki.
Bentik eta Dergeko beste kide batzuek liskar ugari izan zituzten Mengistu Haile Mariamekin eta honen aldekoekin. 1976tik aurrera, Mengisturen aldekoak eta gobernuko langileak erail zituzten. 1977ko otsailaren 3an, Mengistuk Benti eta Dergeko beste kide batzuk atxilotzea eta exekutatzea agindu zuen, eta Etiopiako Herriaren Alderdi Iraultzailearekin konspiratzea leporatu zien.