The Search
The Search 1948ko pelikula estatubaturra da, Fred Zinnemannek zuzendua. Estatu espainiarrean Los Angeles Perdidos izenburupean estreinatu zen, eta Frantzian Les Anges marqués titulupean. Filmak Bigarren Mundu Gerraren ondorio latzak deskribatzen ditu, Alemaniako haur umezurtzen drama pantalairatuz.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren ondorengo Alemanian 9 urteko ume bat (Ivan Jandl), Auschwitzeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera dena, militar estatubatuar (Montgomery Clift) baten zaintzapean geratzen da, gurasoak -antza- galdu baititu.
Militarrak umearen hasierako mesfidantza eta jarrera mukerra aldatzea lortzen du, eta haien arteko harremana denboraren poderioz sendotzen da. AEBetara umea eraman nahi duenean, ustekabean haurraren ama agertzen da.
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949: Gazte Saria: Ivan Jandl
- 1949: Argumentu onenaren Oscar Saria: Richard Schweizer eta David Wechsler
- 1949: Urrezko Globoaren saria gidoilari onenari: Richard Schweizer
- 1949: Urrezko Globoaren saria antzezle gazteari: Ivan Jandl
Izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1949: Oscar Saria zuzendari onenari: Fred Zinnemann
- 1949: Oscar Saria antzezle onenari: Montgomery Clift
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Search filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1948ko filmak
- Fred Zinnemannek zuzendutako filmak
- Montgomery Cliftek antzeztutako filmak
- Wendell Coreyk antzeztutako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Alemanian girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak