Tolosako zezen plaza
Itxura
Tolosako zezen plaza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°05′W / 43.13°N 2.08°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1903ko ekainaren 24a |
Erabilera | Kontzentrazio-esparrua |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 7 |
Tolosako zezen plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zezen plaza da. Tolosako zabalgunean eta Oria ibaiaren alboan dago. Bertan, urtean zehar zezenketak, sokamuturra eta herri kirol apustu nahiz txapelketak ospatu ohi dira. Bestalde, Tolosako Inauteritan jendez lepo bete ohi da, arratsaldero Ostegun Gizenetik hasi eta Asteartitararte suzko-zezenak egon ohi direlarik.
Hirugarren kategoriako zezen plaza da, 5 harmailetan banatutako 5.500 eserleku ditu. 1903an inauguratu zen, zenzeketa hartan Jorge Díazen nafar zezenak "Guerrerito" eta "Bonarillo" zezenlariek toreatu zituzten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpoaldea.
-
Ataria.