Toyama (prefektura)
Toyama prefektura 富山県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Toyama Kenmin no Uta (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-16 | ||
Hiriburua | Toyama | ||
governor of Toyama Prefecture (en) | Takakazu Ishii (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 36°41′43″N 137°12′41″E / 36.69531°N 137.21131°E | ||
Azalera | 4,247,55 km² | ||
Mugakideak | Ishikawa, Niigata, Nagano eta Gifu | ||
Punturik altuena | Mount Tate (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.031.262 (2021eko martxoaren 1a) −80.738 (1985) | ||
Dentsitatea | 253 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Chūbu (Hokuriku) | ||
Uhartea | Honshū | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.toyama.jp |
Toyama prefektura (japonieraz: 富山県 Toyama-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Toyama hiria da.
Japoniako itsasoko kostaldeko industria-prefektura nagusia da. Baliabide hidroelektriko garrantzitsuak ditu, eta, horri esker, elektrizitatea merkea da. Toyama prefekturan daude Asiako ekialdeko Errusiatik kanpoko glaziar bakarrak.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toyama prefekturaren mugakideak hauek dira: Ishikawa prefektura mendebaldean, Niigata ipar-ekialdean, Nagano hego-ekialdean, Gifu hegoaldean eta Japoniako itsasoa iparraldean. Lurraldearen % 30 natura-parke gisa babestuta dago: Chūbu-Sangaku and Hakusan parke nazionalak, besteak beste.
Prefekturaren erdialdean nekazaritzarako oparoa den lautada dago, bertan ezartzen da Toyama hiriburua, eta hegoaldean ia 3.000 metrotako altuera duten mendiak agertzen dira, Yakushi (2.926m), Noguchigoro (2.924m) eta Kurobegorō (2.897m) besteak beste, Hida mendikatean dauden tontorrak dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Farmazia-industria oso garrantzitsua da prefekturan, eta historikoki ere garrantzi handia izan du. Elektronika- eta robotika-industria ere badago, baita metalezko produkturen fabrikazioa ere (aluminioa, kobrea eta abar). Kalitate handiko arroza ekoizten da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoki, Toyama prefektura Etchū probintzia izan zen. 1871n, Etchū probintzia Niikawa prefektura bilakatu zen. 1876an, Ishikawa prefekturaren barnean sarrarazi zuten, baina 1881ean Toyama prefektura gisa berrezarria izan zen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiri handienak:
- Toyama (hiriburua, 421.116 biztanle)
- Takaoka (178.965 bizt.)
- Imizu (94.691 bizt.)
- Nanto (57.061 bizt.)
- Himi (53.316 bizt.)
- Hiri guztiak:
Herriak barrutika sailkatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak (Gizateriaren Ondarea).
- Tateyama Kurobe mendi ibilbidea.
- Toyamako gaztelua.
- Toyamako arte modernoko museoa.
- Takaokako Buda Handia.
- Zuiryū-ji tenplua.
- Hakusan Parke Nazionala.
- Chūbu-Sangaku Parke Nazionala.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zuiryū-ji tenplua.