Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Prometeo

Eduki-taula

Prometeo, gizakiei sua eramaten

Prometeo, antzinako greziar mitologian, suaren jainkoa zen. Iruzurtia ere bazen, eta baita eskulangile bikaina ere. Titanetako bat zen, garai batean mundua gobernatu zuten erraldoietako bat, alegia.

Istorio baten arabera, Zeusek, jainko gorenak, Prometeori eta haren anaia Epimeteori eskatu zien animalia eta gizakiak sortzeko. Epimeteok animaliak sortu zituen lehendabizi. Ezaugarri onenak eman zizkien denei, indarra eta abiadura esaterako, eta larru zein lumekin babestu zituen.  

Orduan, Epimeteo konturatu zen ezer gutxi utzi zuela gizakientzat eta laguntza eskatu zion Prometeori. Prometeok jainkoei sua lapurtu eta gizakiei eman zien.

Zeus asko haserretu zen Prometeok egin zuena ikusi zuenean eta harkaitz batean lotu zuen. Arrano batek egunero-egunero jaten zion gibela Prometeori eta gauero gibel berri bat hazten zitzaion txoriak biharamunean jan zezan. Azkenean Herakles (edo Herkules) heroiak askatu zuen.

pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy