Umkhonto we Sizwe
Itxura
Umkhonto we Sizwe | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde militarra |
Herrialdea | Hegoafrika |
Ideologia | sozialismoa |
Agintea | |
Lehendakaria | Joe Slovo, Ronnie Kasrils eta Chris Hani |
Jabea | Afrikako Kongresu Nazionala |
Historia | |
Sorrera | 1961 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1991 |
Umkhonto we Sizwe (edo MK), "Nazio baten Lantza" itzulita, Afrikako Kongresu Nazionala (ANC) alderdiaren atal militarra zen. Helburua Hegoafrikako Gobernuak bultzatzen zituen apartheid politikarekin amaitzea zuen. MK-k bere lehen erasoa 1961eko abenduaren 16an egin zuen gobernuaren instalazio batzuen aurka. Hegoafrikako gobernuak erakunde terroristatzat izendatu zuen, Ameriketako Estatu Batuek bezala. Hortaz, erakunde ilegala izan da.
MKk 1990eko abuztuaren 1ean armak utzi zituen, de Klerk presidentea apartheidaren aurka egiten ari zen ekintzei sinesgarritasuna eman asmoz. Bere kideak Hegoafrikako Defentsa Indarrean sartu ziren 1994ean, Nelson Mandelak hauteskundeak irabazi zituenean.
MK-kide ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joe Slovo
- Nelson Mandela
- Chris Hani
- 'Mac' Maharaj
- Ronnie Kasrils
- Robert McBride
- Joe Modise
- Marion Sparg
- Jacob Zuma
- Thabo Mbeki
- Govan Mbeki
- Ashley Kriel
- Anton Fransch