Valdemar jaunaren kasuaren egia
Valdemar jaunaren kasuaren egia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Edgar Allan Poe |
Sorrera-urtea | 1845 |
Argitaratze-data | 1845 |
Izenburua | The Facts in the Case of M. Valdemar, La vérité sur le cas de M. Valdemar eta Mr. Valdemar |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, horror fiction (en) eta amen-omena |
Hizkuntza | estatubatuar ingelesa eta ingelesa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | mesmerismoa |
Valdemar jaunaren kasuaren egia (ingelesez: The Facts in the Case of M. Valdemar) Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen kontakizun labur bat da. 1845eko abenduan The American Review eta Broadway Journal aldizkarietan batera argitaratu zen.
2000an Koro Navarrok euskarazko itzulpena Poeren kontakizun laburrez osatutako Kontakizunak liburuaren argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narratzaileak, P.. deitua, mesmerismo zalea dio, magnetismoaren eraginez norbait egoera hipnotikora erakartzea datzan pseudozientzia (mesmerismo zena hipnosian bilakatuko zen). Dioenez, berak dakienaraino, inor ez da hiltzear dagoen norbait mesmerizateko gai izan, eta hilzorian dagoen norbaitengan zein eragin izan dezakeen jakin nahi du..
Bere laguna den Valdemar jauna tuberkulosiaren ondorioz hilzorian dago eta berarekin esperimentua burutzea onartu du. Valdemar trantzean sartzean, hiltzen ari dela dio, ondoren jada hil dela. Orduan P...-ek zazpi hilabetez mesmerizatua lagako du, denbora guzti horretan Valdemar pultsurik edo arnasik eman gabe egongo da, eta bere azala zurrun eta hotz izango du.
Azkenean P...-ek hura esnatzen saiatuko da, eta ekintza horretan zehar Valdemarren gorpua usteltzen hasiko da, kontakizunaren arabera, «usteldutako masa likido gorrotagarri eta kirasdun batean» bihurtu arte.