Vasa Museoa
Vasa Museoa | |
---|---|
Vasamuseet | |
Swedish National Maritime and Transport Museums | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Kokapen fisikoa | Djurgården |
Koordenatuak | 59°19′41″N 18°05′29″E / 59.32807°N 18.09139°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1990eko ekainaren 15a |
Inaugurazioa | 1990eko ekainaren 15a |
Izenaren jatorria | Vasa |
Irekiera egunak | egunero |
Bisitariak urtean | 1.220.429 |
Kontaktua | |
Helbidea | Galärvarvsvägen 14 |
Webgune ofiziala | |
Vasa Museoa (suedieraz: Vasamuseet), Suediako Stockholm hiriburuan dagoen itsas-museoa da. XVII. mendeko Vasa gerraontzian oinarriturik dago. Eskandinavia guztiko museo bisitatuena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1628an 64 kainoidun Vasa gerraontzia urperatu egin zen bere estreinako bidaian. XX mendean ontzia berreraiki zuten. 1961 eta 1988 artean Wasavarvet ("Vasa ontziola") eraikinean egon zen baina 1981ean Suediako Gobernuak Museo bat eraikitzea pentsatu zuen eta horretarako lehiaketa bat antolatu zuen. Marianne Dahlbäck eta Göran Månssonek irabazi zuten Ask ("kutxa") eraikinarekin. 1990eko ekainaren 15ean ireki zituen ateak. Ordutik 25 milioi bisitari izan dituela estimatzen da.
Ikustekoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak itsasontzia bera inguratzen du baina XVII mendeko itsasontzietako aurkikuntza arkeologikoak ere erakusten ditu. Museoaren kaian beste lau itsasontzi ere badaude:
- Sankt Erik (1915) izotz-haustailea
- Finngrundet (1903) ontzi arina
- Spica (1966) torpedo jaurtitzailea
- Bernhard Ingelsson (1944) erreskate ontzia
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Vasa itsasontzia eta maketa alboan.
-
Vasa itsasontzia.
-
Vasa itsasontzia.
-
Finngrundet.
-
Bernhard Ingelsson.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Suedieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala