Volodymyr Zelenskyren hilketa-saiakerak
Ukrainako Gobernuko arduradunen arabera, Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, Errusiako agenteek eginiko hainbat hilketa-saiakeretatik bizirik atera da.[1][2]
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko Ukrainako Errusiako inbasioa azkar amaitzeko, Errusiak hainbat talde Kieven, Ukrainako hiriburuan, sartzea eta, bertan, Ukrainako lidergoa suntsitzea aurreikusi zuen.[3] Mykhailo Podoliak-ek, presidentetzarako kontseilariak, adierazi zuenez, "Errusiaren asmo nagusia herrialdeko lidergoa kentzea, [herrialdean] ahalik eta izurik handiena sortzea eta gobernu txotxongilo bat ezartzen saiatzea [zen]".[4]
Hilketa-saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainako Gobernuaren arabera, 2022ko otsailaren hasieran, Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, Ramzan Kadirov-i, Txetxeniako Buruari, agindu zion Ukrainako buruzagiak "eliminatzeko".[5] Martxoaren hasieran, Ukrainako inteligentziak esan zuen Zelensky hiltzera bidalitako txetxeniar komandoak "desagerrarazi" zituztela, Ukrainari leialak ziren FSBko agenteen laguntzarekin.[6]
Wagner Taldeko 400 mertzenario errusiar baino gehiago Kieven zeudela jakinarazi zen ere 2022ko otsailaren amaierarako; ustez, horien helburua Zelensky hiltzea eta Gobernua behar bezainbeste ezegonkortzea zen, ezen Errusiak kontrola har zezan.[7]
Saiakera-kopurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatazkan zehar, Zelenskyren aurka egindako atentatu-kopuruaren inguruko kontakizun kontrajarriak egon ziren. Podoliak-ek, Presidentetzarako kontseilariak, gaiari erreferentzia egin zion Ukrainako Pravda albistegiarekin hitz egiten ari zela, hurrengoa esanez: "gure atzerriko aliatuak bizpahiru [hilketa-]saiakeraz ari dira. [Denetara, u]ste dut dozena bat saiakera baino gehiago izan zirela".[8]
Era berean, 2022ko otsailaren 26an, larunbatean, txetxeniar mertzenario talde baten atentatu bat saihestu zen Kiev hiriaren aldirietan, hiltzaileak hil zirelako.[9]
2022ko martxoaren hasieran, Ukrainako Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko buruak, Oleksii Danilov-ek, esan zuen Zelenskyk aste batean hiru atentatu-saiakera biziraun zituela. Danilovek Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federaleko (FSB) gerra-aurkako inteligentzia-ofizialen laguntza aitortu zuen, Ukrainako Indarrekin Txetxeniatik etorritako bi hiltzaile taldek aurreikusitako atentatuei buruzko informazioa partekatu zutenak.[10]
Erantzuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]CBSn egindako elkarrizketa batean, AEBetako Estatu-Idazkari den Antony Blinken-ek iragarri zuen Ukrainako Gobernuak, inbasioaren testuinguruan, Zelenskyren balizko heriotzarako prestatuta zegoela, baina ez zuela horren inguruko xehetasun gehiagorik emango.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Teh, Cheryl. «Volodymyr Zelenskyy has survived 'more than a dozen' assassination attempts by Russian agents, says presidential aide» Business Insider.
- ↑ Wagner group contractors were involved in Zelensky assassination plot, top Ukrainian official says, by CNN, David McKenzie and Ghazi Balkiz
- ↑ (Ukraineraz) «Подоляк: єдина мета Росії – зайти до Києва та знищити керівництво України» Слово і Діло.
- ↑ (Ukraineraz) «Подоляк: Одна з цілей Росії – прибрати вище керівництво України» Слово і Діло.
- ↑ (Ukraineraz) «ЗСУ знищили кадирівців, що планували вбити Зеленського - розвідка» Українська правда.
- ↑ Ball, Tom. (March 10, 2022). «Spies accused of betraying Putin's Chechen units» The Times.
- ↑ (Ingelesez) Rana, Manveen. (February 28, 2022). «Volodymyr Zelensky: Russian mercenaries ordered to kill Ukraine's president» The Times ISSN 0140-0460..
- ↑ (Ingelesez) Brown, Lee. (2022-03-09). «Zelensky has survived 'more than a dozen' assassination attempts, aide says» New York Post.
- ↑ «ЗСУ знищили кадирівців, що планували вбити Зеленського - розвідка | Українська правда» web.archive.org 2022-03-09.
- ↑ (Ingelesez) Kaonga, Gerrard. (2022-03-04). «Volodymyr Zelensky survives three assassination attempts in one week» Newsweek.
- ↑ (Ingelesez) Ghosh, Poulomi. (2022-03-07). «'If Zelensky is assassinated': US says Ukraine has alternative plans» Hindustan Times.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]