Edukira joan

Vytxegda

Koordenatuak: 61°16′55″N 46°36′00″E / 61.282°N 46.6°E / 61.282; 46.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vytxegda
Вычегда (errusieraz), Эжва (komieraz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.130 km
Geografia
Map
Koordenatuak61°16′55″N 46°36′00″E / 61.282°N 46.6°E / 61.282; 46.6
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera121.000 km²
Ur-emaria1.160 m³/s
IturburuaTiman mendilerroa
Bokalea
()
Ipar Dvina

Vytxegda (errusieraz: Вычегда, komieraz: ЭжваEžva) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ipar Dvinaren adarra, Komien Errepublika eta Arkhangelsk oblasta zeharkatzen dituena. Timan mendilerroan du iturria, Uraletatik 310 km inguru ipar-mendebaldera, eta Kotlasen Ipar Dvinara isurtzen da[1]. 1.130 kmko luzera eta 121.000 km²ko arroa ditu.

Vytxegdaren ibilbidean aintzira, zingira eta hondarpe ugari badago ere, 960 kilometroan nabigagarria da. Azaro hasieratik apiril amaiera arte izozturik egoten da[1]. Ibai ertzeko hiririk handiena Syktyvkar da, Komiren hiriburua.

Vytxegdaren emaria 1962-1999 bitartean neurtua izan da Fediakovon (Ipar Dvinara isuri baino 65 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 112.000 km² ditu, arro osoaren % 92,6. Emari handiena maiatzean du (4.466 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikienak otsail (282 m³/s) eta martxoan (261 m³/s).

Vytxegdaren batezbesteko emariak (m³/s), Fediakovon neurtuak
Datuak: 1962 eta 1999 artean

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy