Wilhelm Wundt
Wilhelm Maximilian Wundt (Neckarau, Alemania, 1832ko abuztuaren 16a - Grossbothen, Alemania, 1920ko abuztuaren 31) alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Heidelberg, Zurich eta Leipzigeko Unibertsitateetako irakasle izan zen. Psikologia esperimentaleko lehen laborategia sortu zuen Leipzigen (1879). Psikologiaren oinarria esperientzia zela zioen eta borondatea, hari loturiko sentipenekin batera, esperientzia psikologikoaren parte dela, ezagutza bera baino garrantzizkoagoa. Psikologia esperimentalaren sortzailetzat hartua da.
Nerbio-sistemaren mekanikari buruzko, zentzumenen sentipenei buruzko eta pertzepzioari buruzko lanak egin zituen, eta asoziazio pasiboen eta pertzepzio aktiboaren, adimen-sintesien eta pentsamendu logikoaren oinarri den pertzepzioaren, arteko bereizketa egin zuen.
Lan nagusiak: Beiträge zur Theorie der Sinneswahrnehmung (1858-1862); Vorlesungen über die Menschen und Thierseele (1863); Grundzüge der Physiologischen Psychologie (1873-1874).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Wundt |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azurmendi, Joxe: "Herri Psikologia, Etnologia. Wundt" in: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia: Elkar, 2007 ISBN 978-84-9783-404-9
- Huizi, Pello: "Hizkuntzalaritza eta Psikologia: Wundt-en garaia", in: Gogoa IV-2 (2004) ISSN 1577-9424