Edukira joan

Zuzidun Txakurra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuzidun Txakurra
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Domeinuaheriotza

Zuzidun Txakurra Euskal Mitologiako pertsonaia da. Txakur mitiko honen oroimena desagertzeko zorian zegoela Azkuek jaso zuen bere lanean. Jasotako kondairen arabera, dirudienez, pertsona bat hil ondoren Zuzidun Txakurra agertzen bada hildakoaren arima madarikatua dagoen seinalea da. Espainiako lurralde batzuetan ere antzeko izakiak badira, adibidez, Asturias eta Galizian bere oroimena eta izena mantendu da.

Azkuek jasoa du Barakaldon (euskaraz hitz-egiten zan denboratan, bere esanetan) norbait hil eta egun batzuetara ahotik sua botatzen duen txakur bat agertzen zela ingurutan. Norbait ikutzen zuenean gertuen zeukan errekan sartu eta desagertzen zela.

Olanoiko lezean azaltzen zen Olainoko zakurra ere atal honetan sartuko litzake.

Lobo de El Pajarillo
Iberiar Artelanetan otso eta lehoi bezala katalogatuak azaltzen diren eskultura asko txakurrak dira. Lobo de El Pajarillo[1], otso baten burua bezala azaltzen duten hau Lebrel batena dirudi, adibidez.
Lebrel baten burua ikusgai
Hemen ikusgai Lebrel arrazako txakur baten burua, Galgo karreretan erabiltzen den txakurra.
« Hil zorian zegoela aita baten semeak sakristau baten bila joan zen. Etxerako bidean sakristauari zera esan zion:

-Zuzidun Txakurra azaltzen bada ez zaitez beldurtu. Esaten dutenez ez du miñik egiten eta.

Ordu erdi beranduago agurea hiltzen lagundu ondoren bide berdina bueltan egin zuten sakristaua eta hildakoaren semea. Lehenengoa bigarrena baino beldurtuago. Sakristauaren etxera bueltatu orduko zera esan zuen:

-Ez zaitez etxera bueltatu, geratu nirean.

-Bakarrik nire ama beldurtu ez dadin bada ere, joan beharra daukat. Ez banoa abere horrek jan nauela pentsatuko du. Nahita nahiez joan beharra daukat.

-Beharrez joan behar duzula pentsatzen baduzu eraman gurutze hau eskutan. Zakur hori azaltzen bazaizu egin gurutzearekin zirkulu bat lurrean eta gurutze bat lurrean eta berarekin hitz egin marratik pasa gabe.

-Hitz egin? Eta zer esan behar diot jauna?

-Esaiozu hau: parte onekoa bazara, hurbildu zaitez eta esadazu zer nahi duzun, parte txarrekoa bazara mantendu zazpi estatu urrun nigandik.

Bazihoan bere etxera bueltan eta atera hurbiltzen hari zanean txakurra agertu zitzaion zera esanez:

- Ez zaitez beldurtu, Fulano naiz eta madarikatua nago.

Mutila isilik zegoen, dardarka, ezer esateko animorik ez zuen.

-Horko bi zelaitik urtero ateratzen nuen lurra neure zelaientzako, horregatik nago madarikatua.

Mutila beldurraz sena galtzeko zorian zegoela zakurrak hitz-egiten jarraitu zuen:

-Txakur aurpegia badut ere, asko berotzen nau hil nintzenean jarri zidaten daramadan arropa, kendu nazazu arropa gurutze horrekin.

Mutilak kostata kendu zion arropa txakur itsurako gizajoari eta kendu orduko desagertu egin zen. Dardarka mutilak etxean sartu, oheratu eta ez zan inoiz gehiago altxatu.[2]

»


  • Azpimarratzekoa da kondaira honetan agertzen dan moduan Zuzidun Txakurra baino gizotso bat dirudiela, jantzitako arropen kontuaren arabera. Beste aldetik sakristauaren babesteko irakasten dion formula nekromanteek hildakoen espirituekin hitz-egiteko orduan babesteko erabiltzen zutenaren parekoa da.

Otxandianoko Mercedes N. kontatua eta RMº Azkue jasoa

Luperka Romulo eta Remori bularra ematen
Txakur eta otxoen gizakiarekiko garrantzia nabarmena izan da historiaren zehar, bidean dagokien errespetua galdu bada ere. Irudian Luperka, Romulo eta Remo Erromaren fundatzaileei bularra eman zien otso emea.
« Aramaioko Gantzagan irule batzuk gauerdian argi bat ikusi zuten mendian solasaldiaren ondoren. Bat dardarka hasi zen eta gainontzekoak iseka egin zioten. Zirikatuta zera esan zien:

-Zer, apustu nahi duzue zuetako ausartena ez dela haraino hurbiltzen?

Beraien artean zegoen gazte sasoitsu bat aukeratu zuten eta apustuaren froga bezala hango pinu baten adar bat ekarri behar zuen.

Gazte ausartak argirantz hurbiltzen zihoala zakur handi bat atera zitzaion bidera esanez:

-Nora hoa mutil?

-Apustu bat egin dugu- Erantzun zion gazteak hortzak kaska-koskaka.

-Zein da apustu hori?

-Argi hura dagoen lekuraino ailegatzen naizela.Eta horren froga bezala pinu baten adar bat eraman behar dut.

-Adar hori eraman dezakek, baina lehenago hiru egi esan beharko dizkidak.

Mutilak beldurrak itota erantzun zion:

-Horra hemen hiru egi. Lehena, egun ilunena gau argiena baino argiagoa da.

-Bat.

-Bigarrena, bereko ama, txarrena bada ere, amaorde hobena baino hobea da.

-Bi.

-Hirugarrena, hogeita-lau urte eta hiru hilabete dauzkat eta ez dut inoiz zu baino zakur handiagorik ikusi.

-Hiru. Igo nire bizkarrera eta hartu hor goiko adar bat.

Adarra hartu eta lurrera jaitsi zenean zakur handi eta beldurgarriak honela esan zion:

-Ezak egin berriz ere apustu hau. Hi bezalakoentzat egin da eguna, gaua ni bezalakoentzat.

Argia, iruleak urrundik ikusi zuten argi hori zakurraren ahosabaian zeraman zintzilik. Mutilak etxera joan, oheratu eta ez zan inoiz gehiago altxa.[3]

»


  • Zuzidun txakurraren azken esaldian Gauekorekin parekotasuna argia da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://es.wikipedia.org/wiki/Lobo_de_El_Pajarillo. .
  2. (Gaztelaniaz) Azkue, Resurrección Maria de. (1995). Mitologia Vasca. Orain, 143-144 or. ISBN 84-89077-22-3..
  3. (Gaztelaniaz) Azkue, Resurrección Maria de. (1995). Mitologia Vasca. Orain, 77-78 or. ISBN 84-89077-22-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy