Torres del Río
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Torres (argipena)».
Torres del Río Dorreaga | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herria eta inguruko lurren ikuspegia. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Vianaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Torres del Río | ||
Alkatea | Alfredo Agos Gines (Partido Independiente Linares) | ||
Posta kodea | 31229 | ||
INE kodea | 31231 | ||
Herritarra | torrestar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°33′10″N 2°16′10″W / 42.552777777778°N 2.2694444444444°W | ||
Azalera | 12,81 km² | ||
Garaiera | 477 metro | ||
Distantzia | 70 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 117 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 0,09 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,78 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 8,23 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 1,50 (2018: %0,33) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.torresdelrio.es/ |
Torres del Río[4] ([tores del ri.o] gaztelaniaz eta ofizialki; Dorreaga [doreaɣa] euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1840ko hamarkadara arte herriaren izena Torres izan zen. 1840ko hamarkadatik 1910eko hamarkadara herriaren izena Torres y La Monjía izan zen. 1979ko Euskaltzaindiaren Euskal Herriko Udalen Izendegian bi izen proposatu ziren, Torres eta Dorreaga (bigarrena asmatua), baina akademiak zuzendu egin zuen gero erabakia eta Torres del Río utzi zuen forma araututzat[5].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-111 errepidea Viana-Lizarra norabidean jarraituta. Linares eta Mariñanas ibaiak batzen diren tokian sortu zen Torres del Rio.
Torres del Riok Desoiorekin egiten du muga iparraldean, Santsol eta El Bustorekin ekialdean, Armañantzasekin mendebaldean, eta Elizagorriarekin hegoaldean. Los Arcosko Bostiriak eskualdeko bost herrietako bat da.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 12 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira, baina udalerriko gunerik menditsuenetan 100 egun euritsu ere izan daitezke.
Gizakiak erabat suntsitu du Torres del Rioko jatorrizko landaredia (arteak), gaur egun makal batzuk eta XIX. mendetik aurrera landaturiko Austriatik ekarritako pinu lariziarrak baino ez daude bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Badaude zantzuak okupaziorik izan zela bertan erromatarren aroan. XII. mendean bertan monasterio kristau bat egon zela jasoa dago, eta Aymeric Picaudek ere aipatu zuen herria bere kronikan mende berean.
Los Arcosko Bostirien parte zelarik, Gaztelaren parte izatera igaro ziren 1463. urtean, Nafarroako Erresumak independentzia galdu aurretik, eta herria ez zen Nafarroara itzuli 1753. urtera arte[6].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torres del Ríoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,80 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken agintaldietan Torres del Ríoko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Juan Luis Pérez Leuza aukeratu dute. 2007an udaleko bost zinegotziak lortu zituen, baliogabeko botoak zortzi izan ziren (guztien %7,02) eta boto zuriak 22 (%22,64). Abstentzioa %26,92koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Juan Luis Perez Leuza (UPN) | 69 | Bai |
Juan Miguel Ordoñez Alba (UPN) | 67 | Bai |
Evencio Jesus Perez Eulza (UPN) | 53 | Bai |
Carmelo Agustin Ortigosa Lopez (UPN) | 46 | Bai |
Tomas Valdivieso Tejeiro (UPN) | 41 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere UPN izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta Pérez Leuzak alkatetza gorde egin zuen[7].
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975. urtean berriztutako harrizko eraikina da. Eraberritze hartan, teilatua eta hegala berriztu ziren. Beheko solairuan, antzina, errementariak egiten zuen lan, horren ondoren eskolak izan ziren eraikinean, eta gaur egun ere egungo eskola dago bertan. Torres del Riok alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Oriente kalea, 1
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Torres del Rioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Jose Miguel Ancin Alba[9] | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral Independiente Torres del Rio | |
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano[9] | 1983 | 1987 | Coalicion Independiente Torres del Rio | |
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano | 1987 | 1991 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Francisco Jose Justo Cambra Baquedano[8][9] | 1992 a | 1995 | Kudeaketa batzordea | |
Jose Manuel Ruiz de Galarreta Lopez[8][9] | 1995 | 1999 | Agrupacion Electoral El Meson | |
Jose Manuel Ruiz de Galarreta Lopez[8] | 1999 | 2003 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Juan Luis Perez Leuza[8] | 2003 | 2007 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Juan Luis Perez Leuza[8][10] | 2007 | 2011 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Juan Luis Perez Leuza[8][11] | 2011 | 2015 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Juan Luis Perez Leuza[8][12] | 2015 | 2019 | Nafar Herriaren Batasuna | |
Juan Luis Perez Leuza[8][13][14][15] | 2019 | 2023 | Navarra Suma | |
Alfredo Agos Gines[16][17][18] | 2023 | Jardunean | Partido Independiente Linares |
a 1992an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
- Irun - Donostia - Tolosa - Etxarri Aranatz - Lezaun - Abartzuza - Bearin - Legarda - Obanos - Gares - Zirauki - Lizarra - Aiegi - Los Arcos - El Busto - Santsol - Bargota - Viana eta Logroño
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Torres del Rio eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,18k zekien euskaraz.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hilobi Santuaren eliza, XII. mendeko eliza erromanikoa, oinplano oktogonalekoa eta kupuladuna. Done Jakue Bidean kokatutako eliza funerarioa zela pentsatzen da gaur egun, nahiz eta tradizionalki erromesen argidorrea edo tenplarioen eliza dela esan.
- San Andres eliza, XVI. mendeko eliza gotiko-errenazentista.
Torrestar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amanda Acedo (1959-), politikaria.
- Puy Oria (1962-), zinema ekoizlea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Herriaren ikuspegi orokorra.
-
Huilobi santuaren eliza.
-
San Andres eliza.
-
Herriko etxe bateko armarria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ «Torres del Río - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ «LOS ARCOS (NAVARRA)» www.fernandezdearcaya.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
- ↑ a b c d e f g h i (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Torres del Rio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrancan los alcaldes» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Torres del Río recoge en tres volúmenes su patrimonio natural» Diario de Navarra 2021-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pueblo pequeño, concejal joven» Diario de Navarra 2023-10-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Gaztelaniaz) Torres del Rioko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Torres del Riori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.