1991ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 74. edizioa izan zen. 1991komaiatzak 26 eta ekainak 16 artean ospatu zen, horietako bat bi sektoretan banatua egon zen 21 etapatan banatutako 3715 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Franco Chiocciolik, batez beste, 37,303 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.
Maglia arrosa hiru txirrindularik baino ez zuten jantzi edizio honetan: Philippe Casado izan zen lehena, lidertzan egun bat baino eman ez zuena. Eric Boyer izan zen bigarrena, honek ere lidertzan egun bat bakarrik emanez. Gainontzeko egun guztietan, eta azkenean edizio honetako garailea izan zena, Franco Chioccioli izan zen, hiru etapa garaipen ere lortu zituena. Italiarrarekin batera podiumean, Claudio Chiapucci, erregulartasunaren sailkapena ere irabazi zuena, eta Massimiliano Lelli, gazteen sailkapena ere irabazi zuena egon ziren.