160 txirrindularik parte hartu zuten 9 txirrindulariko 18 taldetan banatuta. Javier Otxoa bizkaitarrak eta Nicola Lodak ezin izan zuten Giroa hasi euren hematokrito maila %50 baino gehiagokoa baitzen. Arrazoi beragatik, Marco Pantani azken aurreko etapan, lider zihoanean eta jada lau etapa irabazi zituenean, Girotik kanporatua izan zen, bere hematokrito maila 50,2koa baitzen.
Garailea Ivan Gotti izan zen, proba, batez beste, 37,595 kilometro orduko abiaduran bete zuena.