Casta Diva (kabatina)
Casta Diva (kabatina) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1831 |
Izenburua | Casta Diva, che inargenti… Ah! Bello a me ritorna |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | italiera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | Norma (opera) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Vincenzo Bellini |
Casta Diva aria-kabatina bat da, Vincenzo Bellini (1801-1835) siziliarraren Norma opera liriko tragikokoa; 1. agerraldiko 1. ekitaldiko lehen aria, hain zuzen; Felice Romaniren libreto baten araberakoa da, eta Alexandre Soumet-en Norma edo Haur hilketa izeneko tragedian oinarritua. Norma opera italiar bel canto erromantikoko opera ospetsuenetako bat da. [1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carmine Galloneren 1935eko Casta Diva film biografikoaren arabera, Vincenzo Bellini konpositore prodijio gaztea maitemindu egin zen 1819an, Napoliko San Sebastian Musika Kontserbatorioan ikasten ari zela, Maddalena Foumarolirekin (haren piano ikaslea, eta hiriko epailearen alaba, Napoliko erregearen idazkari Luigi Tosiren emaztegai hitzemana). Hala, maisu lan hau (Medea greziar mitoan inspiratua) konposatu eta opatu zion hari. Maddalenak, berriz, bere senargaiari galdegin zion agintzeko ofizialki obra hori Vincenzori, erregeren urtemugarako. Kontzertuak gaitzeko arrakasta bildu zuen, eta Bellinik Maddalena eskatu zuen ezkontzeko, baina haren gurasoek ezezkoa eman zioten, ez zuten nahi alaba klabezin-jotzaile batekin ezkontzea. Madalena, baina, eritu eta goizik hil zen, bere senargaiarekiko ezkontza ahal bezainbat atzeratzen saiatu ondoren.
Orovesok, galiarren buruzagi druidak, galiar druidak eta gudariak bildu zituelarik oihaneko santutegi sakratu batean, Erromatar Inperioko inbaditzaileen kontrako gudualdi bat prestatzeko, haren alaba eta druida apaiz handi Normak (isilpean, erromatar prokontsul erromatar armadaren komandante Pollioneren amorantea zen, zeinarekin bi ume eduki baitzituen) apaiza eta galiar mitologiako jainkoen zantzuen interprete-iragarlea baitzen, eginkizun horietaz baliatu zen gudaldi hori eragozten entseatzeko, otoitz bakezale bat eginez eta mistikoki hel eginez Ilargi zilarreztatuaren jainkosari, eta harentzat moztuz mihura sakratuaren abar bat eskeintza moduan « Oi, jainkosa garbi zidarreztatzaile, zuhaitz sakratu hauek! Erakuts iezaguzu begitarte eder bat, lainorik eta estalkirik gabea! Ema itzazu bihotz kartsuak, eta kar bipila, barreia lurrean, otoi, zeruan agintari jarri duzun bake hori! » Pollione, orduan, Adalgisa galiar emakume apaizarekin maitemintzen da, eta bazterrera uzten ditu Norma eta bien arteko umeak. Amorante leial ohia berrekuratzeko entsegu alferrekoen ondotik, eta bien arteko ume biak hiltzeko asmoa izan ondoren aldi batez, Normak salatu egiten du bere amorante ohia santutegi sakratua bortxatu izanaz, eta dei egiten die galiarrei gudara, eta bere burua salatzen du amodio-harreman debekatu hartaz eta etsaiarekin elkar harturik traizio egin izanaz, eta biak kondenatzen dituzte jainkoentzat sakrifikaturik hiltzera, su txondor batean elkarrekin estekatu eta errez.
Bellinik opera hau Giuditta Pastarentzat konposatu zuen bereziki (garai hartako diva ospetsuenetako bat, zeinarekin maiteminduta baitzegoen). Hark interpretatu zuen mundu mailako estreinaldian Milanen, 1831ko abenduaren 26an. Casta Diva Italiako opera erromantikoko eta bel cantoko ariarik entzutetsuenetako bat da, eta errepertorio liriko osoko rol zailenetakoa eta zorrotzenetakoa du. Bi zatitan dago banatuta : aria eta cabaletta, biek ere arnasa luzea eskatzen dutela, eta bokalizazioaren zehaztasunean goi-goiko do-ra arteko iritsi behar duelarik sopranoak, hiru alditan. Mendebaldeko musika klasikoko historiako divarik handienek interpretatu izan dute geroztik, eta Maria Callasena da aipagarrienetakoa (zeinak Normaren sujeta jokatu baitzuen, Casta Diva zelarik aria ospetsuena « Bellinik niretzat konposatu zuen Norma» atsegin zuen esatea), baina orobat beste batzuena, hala nola Montserrat Caballé, Giulia Grisi, Lilli Lehmann, Claudia Muzio, Rosa Ponselle, Gina Cigna, Zinka Milanov, Anita Cerquetti, Joan Sutherland, Renata Scotto, Toti Dal Monte, Beverly Sills, Galina Vishnevskaïa, Cecilia Bartoli . . .
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casta Diva, che inargenti
queste sacre antiche piante, a noi volgi il bel sembiante senza nube e senza vel... Tempra, o Diva, tempra tu de’ cori ardenti tempra ancora lo zelo audace, spargi in terra quella pace che regnar tu fai nel ciel... Fine al rito: e il sacro bosco Sia disgombro dai profani. Quando il Nume irato e fosco, Chiegga il sangue dei Romani, Dal Druidico delubro La mia voce tuonerà. Cadrà; punirlo io posso. (Ma, punirlo, il cor non sa. Ah! bello a me ritorna Del fido amor primiero; E contro il mondo intiero... Difesa a te sarò.
Ah! bello a me ritorna Del raggio tuo sereno; E vita nel tuo seno, E patria e cielo avrò. Ah, riedi ancora qual eri allora, Quando il cor ti diedi allora, Ah, riedi a me.) |
Jainkosa Garbia, zilarreztatzen dituzuna
antzinako landare sakratu hauek, itzul gugana zure begitarte ederra, lainorik gabe, estalgirik gabe, ema, ema itzazu, oi Jainkosa, ema itzazu bihotz sutsu hauek, ema ezazu berriz ere kar ausarta, barreia lurrean bake hori, zeruan agintari jarria zenuena. Ken erritua, eta ken oihan sakratutik profanoak. Numen gaitzitu eta mutiriak erromatarren odola galdegindakoan, druiden santutegitik, nire ahotsa burrunbatuko da. Jaitsiko da, zeha niro (baina bihotzak jakin ez zehatzen). Oi, eder hori itzul nigana lehen amodio leialetik, eta mundu osoaren aitzi izango natzaizu babes. cabaletta oI Eder hori, itzul enegana zure oinaztargi baretik, eta zure baitan bizia, eta aberria eta zerua ukanen ditut, Oi itzul zaitez berriro orduan zinen bezala, bihotza eman nizun hartan bezala, Oi itzul enegana.
|
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casta Diva aria, bestalde, zinemako partitura askotan erabili izan da, besteak beste :
- 1935 : Casta Diva, Carmine Gallonena ( Vincenzo Bellinik inspiratutako film biografikoa)
- 1971 : Raphaël ou le Débauché, Michel Deville-k egina
- 1978 : Love and Blood, Lina Wertmüller-ena
- 1980 : Zenbait egun Oblomoven bizitzan, Nikita Mikhalkov-ena
- 1987 : Opera, Dario Argentoren eskutik
- 1990 : Aspaldiko laguna, Norman René-k egina
- 1993 : Philadelphia, Jonathan Demme-k egina
- 1994 : The Road to Melville, Alan Parker
- 1994 : The City of Fear, Alain Berberian-ena
- 1995 : The Bridges of Madison County, Clint Eastwood-ena
- 1995 : Celestial Mechanics, Fina Torres-ena
- 1999 : A Midsummers Night's Dream, Michael Hoffman-ena
- 1999 : Belle Maman, Gabriel Aghion-ena
- 1999 : Callas Forever, Franco Zeffirellirena ( Fanny Ardant- ekin Maria Callasen paperean)
- 2003 : Moi César, 10 urte eta erdi, 1m39, Richard Berry-rena
- 2004 : 2046, Wong Kar-wai-rena [2] .
- 2004 : Cashback, Sean Ellis-ena (filmaren hasieran)
- 2011 : The Iron Lady, Phyllida Lloyd-ena
- 2014 : Gemma Bovery, Anne Fontain-ena
- 2015 : Marguerite, Xavier Giannoli-rena
- 2015 : Avenger II : Age of Ultron, Joss Whedon-ena
Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1958 : Maria Callas- ek Pariseko Operan Eurovision-en kontzertu batean interpretatu zuen, Parisko Orchestre-ak lagunduta Georges Sébastian-en zuzendaritzapean [3] .
- 2016 : Mr. Robot (telesaila), Sam Esmail-ena (serieko 3. atala Casta Divaren atzeko planoan amaitzen da).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Casta Diva - Maria Callas YouTuben
- ↑ ..
- ↑ ..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vincenzo Bellini
- Ilargia herri kulturan
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Casta Diva - Maria Callas YouTuben
- [https://opera-inside.com/casta-diva-an-aria-from-the-opera-norma/ Ariaren erretratua opera gidan linean www.opera-inside.com (Ingelesez)