Henrike I.a Borboi-Condékoa
Henrike I.a Borboi-Condékoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Ferté-sous-Jouarre, 1552ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Saint-Jean-d'Angély, 1588ko martxoaren 5a (35 urte) |
Familia | |
Aita | Luis I.a Borboi-Condékoa |
Ama | Eléanore de Roye |
Ezkontidea(k) | Marie of Cleves (en) Charlotte Catherine de La Trémoille (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantses ertaina |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Gradua | jeneral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Protestantismoa |
Henrike I.a Borboikoa (La Ferté-sous-Jouarre 1552ko abenduaren 29a - Saint-Jean-d'Angély, 1588ko martxoaren 5a), Condéko II. printzea, protestanteen liderretako bat izan zen Frantziako erlijio gerretan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis I.a Borboi-Condékoa, Condéko lehen printzearen semea, Henrike, Nafarroako erregearen lehengusua zen (Henrike IV.a Frantziakoa izango zena), eta honen ondoan borrokatu zuen. Maria Clevesekoarekin ezkondu zen 1572an, Blandyn, bere lehengusua, Margarita Frantziakoarekin ezkondu baino aste batzuk lehenago. San Bartolomeko sarraskia gertatu zenean, Parisen zegoenez, Henrike, bere erlijioari uko egitera behartu zuten.
Gortetik ihes egin ondoren, protestanteen armadaren buru jarri zen laugarren, bosgarren eta seigarren erlijio gerretan. Nafarroako erregea baino sartuago kontu erlijiosoetan, Condé, protestanteen benetako lider bezala agertzen da, bere lehengusuarekin arazoak sortzen dizkiona. Pikardiako gobernaria, Condéko printzea ez zen eskualde horretako katolikoen aldetik estimatua, oposizioz, liga propioak eratzen dituztenak.
Bere bigarren ezkontzan, Charlotte de La Trémoillekin ezkondua, 1588an hil zen, bere emaztearen maitale baten esku. Bere oinordekoa, bere seme Henrike II.a Borboi-Condékoa edo Henrike Borboi eta La Trémoillekoa izan zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Luis I.a Borboi-Condékoa |
Condéko printzea 1569-1588 |
Ondorengoa Henrike II.a Borboi-Condékoa |