Karlos Borboi-Soissonsekoa
Karlos Borboi-Soissonsekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nogent-le-Rotrou, 1566ko azaroaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Château de Blandy-les-Tours (en) , 1612ko azaroaren 1a (45 urte) |
Hobiratze lekua | chartreuse d'Aubevoye (en) |
Familia | |
Aita | Luis I.a Borboi-Condékoa |
Ama | Francoise d'Orléans-Longueville |
Ezkontidea(k) | Anne de Montafié, Countess of Clermont-en-Beauvaisis (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | Borboi leinua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Karlos Borboi-Soissonsekoa (1566ko azaroaren 3a - 1612ko azaroaren 1a), Soissonseko kontea eta Frantziako printzea izan zen. Karlos, Luis I.a Borboi-Condékoaren eta honen bigarren emazte Françoise de Longueville-Rothelinen semea eta Henrike IV.a Frantziakoa erregearen lehengusua zen.
Nogent-le-Rotroun jaioa, Karlos, Liga Katolikora elkartu zen Frantziako erlijio gerretan, bere familiako gainontzeko pertsonak protestanteak ziren arren. Ondoren, bere lehengusu Henrikek, Karlos, protestanteei elkartzeko konbentzitu zuen, beranduago, Henrike bera izan zen arren, katolizismora bihurtu zena.
Henrikek, Bretainiako gobernari izendatu zuen 1589an, Dofinerrikoa, 1602an, eta Normandiakoa, 1610ean. Urte honetan bertan Henrike hil zenean, Karlos, Henrikeren alargunaren politikaren aurka agertu zen, Maria Medicikoa erregeordea. 1611 eta 1612 bitartean, Frantzia Berriko Teniente Jeneral postua bete zuen.
Lucéko Ana Montafiakoarekin ezkondu zen, hiru seme-alaba izan zituelarik:
- Luisa Borboi-Condékoa, Soissonseko anderea
- Luis Borboi-Condékoa, Soissonseko kontea
- Maria Borboi-Condékoa, Soissonseko kontesa eta Tomas Francisco Saboiakoaren emaztea.
Karlos, 1612an hil zen, 46 urterekin, Blandyn, Sena eta Marne departamenduan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Pierre Dugua de Mons |
Frantzia Berriko Teniente Jenerala 1611-1612 |
Ondorengoa Henrike II.a Borboi-Condékoa |