Inguxetia
Inguxetia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
National Anthem of Ingushetia (en) | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | ГӀалгӀайче | ||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-IN | ||
Hiriburua | Magas | ||
Head of the Republic of Ingushetia (en) | Mahmud-Ali Kalimatov (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°12′N 45°00′E / 43.2°N 45°E | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Txetxenia eta Ipar Osetia-Alania | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 527.200 (2024) 11.636 (2021) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta Inguxera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, Europa/Mosku eta UTC+03:00 | ||
Matrikula | 06 eta ИН | ||
ingushetia.ru |
Inguxetia[1] (errusieraz: Респу́блика Ингуше́тия, translit.: Respublika Inguxetia; inguxeraz: ГӀалгӀай Мохк, Ğalğaj Moxk), Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 3.685 km²ko eremua du (hiri federalak –hau da, Mosku eta San Petersburgo– baztertuz, Errusiako sunjekturik txikiena da) eta 2010ean 412.529 biztanle zituen[2]. Hiriburua Magas da. Errusia barruan autonomia-maila handienetakoa duen errepubliketako bat da.
1936-1991 bitartean, Txetxenia-Inguxia errepublika autonomoaren zatia izan zen. 1991n, txetxeniarrek burujabetasuna aldarrikatu zutenean, errepublikatik bereizi ziren.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguxetia Errusiako hego-mendebaldean dago, Kaukaso mendilerroaren iparraldeko isurialdean. Ekialdean Txetxeniarekin du muga, iparralde eta mendebaldean Ipar Osetia-Alaniarekin, eta hegoaldean Georgiarekin[3].
Errepublikaren hegoaldean Kaukasoko mendiak daude (4.492 m). Iparraldean lur behereak dira nagusi, eta han bizi dira biztanle gehienak. Ekonomia-jarduera nagusiak ere han daude. Inguxetiako ibai nagusiak Sunzha (Terek ibaiaren adarra) eta Assa (Sunzharen adarra) dira. Klima lehorra du eta epela, tokian tokiko ezaugarri eta gorabeherekin.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989. urteko erroldaren arabera, 164.000 ingux inguru bizi ziren Txetxenia-Inguxia errepublika autonomoan. 1995 inguruan, baina, asko handitu zen Inguxetiako biztanle kopurua, 100.000 iheslari inguru iritsi baitziren (txetxenak, inguxak eta errusiarrak) Txetxeniako gerratik ihes, eta beste 50.000 ingux Alania auzo-errepublikatik, ingux eta alaniarren arteko borroketatik ihes.
2010ko erroldaren arabera, Inguxetiako 412.529 biztanleetatik gehienak (%94,1) inguxak ziren, %4,6 txetxenak, eta %4,6 errusiarrak[2]
Talde etnikoa |
1926ko errolda | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970ko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010ko errolda | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | |
Inguxak | 47.280 | %61,6 | 79.462 | %58,0 | 44.634 | %40,6 | 99.060 | %66,0 | 113.889 | %74,2 | 138.626 | %74,5 | 361.057 | %77,3 | 385.537 | %94,1 |
Txetxenak | 2.553 | %3,3 | 7.746 | %5,7 | 5.643 | %5,1 | 8.724 | %5,8 | 9.182 | %6,0 | 19.195 | %10,3 | 95.403 | %20,4 | 18.765 | %4,6 |
Errusiarrak | 24.185 | %31,5 | 43.389 | 31.7% | 51.549 | %46,9 | 37.258 | %24,8 | 26.965 | %17,6 | 24.641 | %13,2 | 5.559 | %1,2 | 3.321 | %0,8 |
Ukrainarak | 1.501 | %2,0 | 1.921 | %1,4 | 1.763 | %1,6 | 1.068 | %0,7 | 687 | %0,4 | 753 | %0,4 | 189 | %0,0 | 2.009 | %0,5 |
Besteak | 1.215 | %1,6 | 4.549 | %3,3 | 6.438 | %5,9 | 3.978 | %2,7 | 2.852 | %1,9 | 2.781 | %1,5 | 5.086 | %1,1 |
Hizkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguxen hizkuntza, Inguxera, Kaukasiako hizkuntza-talde batekoa da eta txetxenerarekin estuki lotuta dago Inguxak txetxenekin ahaidetuta daudelako; latindar alfabetoaz idazten zen 1923an, baina 1938. urteaz geroztik alfabeto zirilikoz idazten hasi zen. Inguxetiako biztanle asko errusieraz mintzatzen dira.
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX. eta XVI. mendeen bitartean, lurralde honetako biztanle askok georgiar eliza ortodoxoaren erlijioa bereganatu zuten (Ekialdeko ortodoxoa). XIX. mendean, bai inguxak, bai txetxenak musulman egin ziren, eta egun islama nazio-batasunaren eta herri-nortasunaren osagai garrantzitsua da inguxetiarrentzat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguxak mendian bizi izan ziren XVI.-XVII. mendeak arte, eta orduan lautadara jaisten hasi ziren. 1810ean Errusiako Inperioak Inguxetia bereganatu zuen. Errusiarrek gotorlekuak eraiki zituzten, eta gogor zapaldu zituzten inguxak. 1858an, baina, inguxak Nazranen matxinatu ziren. Nolanahi ere, inguxak ez ziren txetxenak bezain oldartsuak izan. XIX. mendearen erdialdean, Shamileko matxinadan Kaukasiako herriak errusiarren aurka altxatu zirenean ere, gutxienak ziren inguxak.
1917ko Errusiako Iraultzan eta ondorengo Gerra Zibilean, zenbait gudu izan ziren Inguxetian Armada Gorriko komunisten eta Armada Zuriaren artean. 1920an sobietarrek beren aginpidea ezarri zuten Inguxetian, eta 1924an Inguxetiako Oblast Autonomoa sortu zen, Errusia sobietarraren mendean; Vladikavkaz (egun, Alaniaren barruan) zen administrazio-zentro nagusia. 1934an, Inguxetia eta Txetxenia Txetxenia-Inguxia oblast autonomoa (1936. urteaz geroztik, errepublika autonomoa) eratzeko elkartu ziren. 1944an, Bigarren Mundu Gerran, Stalinek naziei laguntzea leporatu zien inguxetiarrei, eta Erdialdeko Asiara deportatu zituen. Inguxetiarrak 1957an itzuli ziren beren lurraldera, eta Prigorodni barrutia, erbestealdian errusiarrek Alaniaren mendean utzitako eskualdea, atzera itzul ziezaieten eskatu zuten.
1991n, Sobietar Batasuna desegin baino pixka bat lehenago Txetxeniak burujabetasuna aldarrikatu zuenean, inguxak Txetxeniatik banandu ziren eta beren errepublika sortu zuten. 1992ko abenduan, Errusiako Diputatuen Kongresuak Inguxetia Errusiaren barruko errepublika burujabe ezagutu zuen. Errepublika berriak Ipar Osetiaren mendeko barrutia itzul ziezaion eskatzen segitu zuen, eta 1992an bi herriak borrokan hasi ziren. Osetian bizi ziren 50.000 inguxetatik gehienak ihes egitera behartu zituzten, eta Inguxetian babesturik bizi dira egun.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza da Inguxetiako ekonomia-jarduera nagusia. Mendialdeko biztanleek abereak hazten dituzte, eta lur behereetakoek, berriz, lurra lantzen dute. Petrolioa, meatzaritza eta manufakturak ere garrantzi handikoak dira ekonomiaren aurrerabiderako.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguxetiak lehendakaria eta biltzar nazionala ditu, bozketa bidez hautatuak. Errepublikak hiru aulki ditu Errusiako Biltzar Federalean: bi Federazioaren Kontseiluan (goi-ganbera) eta bat Estatu Duman (behe-ganbera). Inguxetiak Federazioaren Kontseiluan dituen ordezkariak Errepublikako lehendakaria eta Biltzar Nazionaleko talde parlamentario handienaren buruzagia dira.
2009ko ekainean, Iunus-Bek Ievkurov presidentea autoan zihoan errepidean lehergailu bat eztandarazi zuten; Inguxetiako presidentea larriki zauritu zuten, eta haren gizazain bat hil egin zen eztandaren ondorioz.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
- ↑ a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Ingushetiya Global.britannica.com
- ↑ «Ingushetiako presidentea larri zauritu dute atentatuan» Berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |