Edukira joan

Internazionalismo proletario

Wikipedia, Entziklopedia askea

Internazionalismo proletarioa, sozialismo intenazional ere deitua, iraultza komunista guztiak borroka mundial baten parte direla esaten duen ideia da. Kapitalismoa sistema internazionala dela esaten du, beraz, nazio guztietako langile klaseek batera jokatu behar dutela hau abolitu eta komunismoa ezartzeko. Internazionalismo proletarioaren babesleek diote iraultzaren lorpenak mundu mailan eman beharko liratekeela eta ez gertuagoko maila batean. Internazionalismoa, nazio guztietan emango zen iraultza komunistek sortuko zuten Iraultza mundialaren helburuetara estu lotuta dago. Teoria marxistaren arabera, honek komunismo mundialera zuzenduko gintuzke eta azkenean estaturik gabeko komunismora. Liga Komunistak, lehen alderdi komunistak, gogor eutsi zion teoria honi; horren adibide da "Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezteǃ" leloa.

Marxismoa eta nazio-ikuspegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin Apalategiren iritziz, "marxismoak nazio-arazoari buruz dituen planteiamenduetatik lege bat atera bageneza, hau litzateke: arazo sozialari buruzko kontsiderazio gehiegizko batek itotzen du. Marx eta Engels-entzat, funtsean, kapitalismoaren maila bati loturik dagoen ideologi forma bat da nazionalismoa; zapalketa nazionalaren kasuak, errealki, kondenagarriak izan litezke; baina, aldi berean, beharrezkoak gerta litezke, historikoki."[1]

Marx, Engels eta Lenin

Hastapen marxistetako ikuspegi horrek eboluzionatu egin zuen gero. Leninek separazioraino joan litekeen autodeterminazioaren eskubidea proklamatzen du proletalgoaren eskabide espezifiko bezala. Baina, nahiko itxurazkoa deritzo jarrera horri Apalategik: Iraultza aitzinetik, Errusia naziotan separatzea proposatuko denean autodeterminazio-eskubidearen aplikazio bezala, Errusia handiaren batasuna defendatuko du proletaritzat  [Leninek]"[1].

IIII. Internazionalaren orduan, koloniez ere nazio-mugimenduaren ikuspegi politiko bat proiektatzen da. Kolonietako Alderdi Komunistek bertako mugimendu nazionalarekin aliantzak egitea bilatu behar dute, horien kontrola hartzeko lain sentitzen diren neurrian[1].

Geroago, askapen nazionaleko prozesuak ikuspegi marxistekin bateragarri direlako adibide asko ikusi dira. 1968ko maiatzaren ondorenean, Cinq peuples chantent leur lutte topaketak egin ziren Parisen 1971an, zeinean Jean-Paul Sartrek espreski idatzitako gutuna irakurri zen: "Benetako internazionalismoak oinarrian du herriek daukaten erabakitzeko eskubidea, eta ez du zerikusirik internazionalismo burges, jakobino eta inperialistarekin"[2].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Askapena mugimendu internazionalistaren afixa

Euskal Herrian ere internazionalismoa borroka-klasearen ikuspegiekin bateragarri jo izan da. Askapena mugimendua edo Komite Internazionalistak horren adibide dira. Esate baterako, Komite Internazionalistek abiapuntu gisa zera dute: neoliberalismoari aurre egitea, eta ikuspegi antikapitalista eta antiinperialista.

Ezker abertzalearen kasuan, Floren Aoiz militantearen iritzia da: "Euskal Herrian klase borrokak nazio askapenaren forma hartzen du. Hala formulatzen zen ezker abertzalearen hipotesia estrategiko nagusia. Askotan hitz egin da txanpon baten bi aldeei buruz, auzi nazionala eta sozialaren arteko lotura adierazteko. Orohar, aipatu hipotesiak gorde du bere indarra, urteak iragan arren. Jendarte aldaketaren bidea herri gisako askapenetik pasatzen da gurean."[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Apalategi, Jokin. (1984). «Marxismoaren sisteman nazioarentzat tokirik ba ote?» Jakin (30).
  2. (Frantsesez) Rouvière, Valérie. (2002). (PDF) LE MOUVEMENT FOLK EN FRANCE (1964-1981). Document de travail FAMDT/MODAL; maîtrise d’Histoire culturelle contemporaine, 12 or. (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  3. elkartea, AZTIBEGIA. (2018-03-06). «Nazio ala jendarte auzia?» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy