Edukira joan

Lyongo Arte Ederren Museoa

Koordenatuak: 45°46′01″N 4°50′01″E / 45.7669°N 4.8336°E / 45.7669; 4.8336
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lyongo Arte Ederren Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Territorial collectivity of France with special statusLyongo Metropolia
Frantziako udalerriLyon
Koordenatuak45°46′01″N 4°50′01″E / 45.7669°N 4.8336°E / 45.7669; 4.8336
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1801
Inaugurazioa1801
Objetu kopurua72.673
Bisitariak urtean333.835
Kontaktua
Helbidea20, place des Terreaux
Telefonoatel:+33-4-72-10-17-40
Webgune ofiziala

Lyongo Arte Ederren Museoa (frantsesez: Musée des Beaux-Arts de Lyon) Frantzian, Lyon hiriko museo nagusia eta estatuko garrnatzitsuenetariko bat da. 1801tik aurrera zabalik — Louvre museoaren ondorengo lehenetarikoa — erakundeak pintura, eskultura, antigoaleko lan (egiptoarrak, greziarrak, erromatarrak, etruskoak eta Ekialdeko Europakoak), arte-objektu, txanpon, marrazki eta grabatuen bildumak erakusten ditu.[1]

Egoitza Saint-Pierre jauregian du; eraikin hau XVII-XVIII. mendeko komentua zen, hiri erdigunean, Terreaux plazan. Komentuaren espazio batzuk babestu dira, esaterako, kapera barrokoa.

Pintura bildumak 35 areto betetzen ditu, ordena kronologikoan. Mendebaldeko pinturaren ikuspegi osoa eskaintzen du, XIV. mendetik gaur egunera arte. XVII. mendea, XIX. mendea eta XX. mendea dira bildumako garrantzitsuenak. Erakusketa kronologikoa da eta eskolak ez dira bereizita erakusten, Louvren edo Metropolitan Museumen bezala. Museoaren bilduma Jacqueline Delubac aktoreak 1998an egin zuen dohaintzaz aberastu zen.

Erakusten diren lanen artean azpimarratu daitezke Tintorettoren Danae eta Francisco de Zurbaránen Saint François d'Assise.

1300 eskultura-lan inguru ditu. Bere artean, XV eta XVI. mendeetako eskola italiarretako eskulturak ikus daitezke.

Antzinako artea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko bildumak garrantzi berezia du (museoak 14 000 objektu egipziarrak ditu), bederatzi geletan erakutsita. Badira ere Erromako eta Antzinako Greziako lanak.

Dominak eta txanponak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominek museoa Frantziako bigarren garrantzitsuena bihurtzen dute (Frantziako Liburutegi Nazionalaren ondoren). 50.000 objektu inguru ditu, batez ere txanponak, dominak eta zigiluak. Bere ospea nazioartekoa da, eta XIX. mende hasieratik du toki nabarmena mundu numismatikoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy