Paul Elvstrøm
Paul Elvstrøm | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hellerup (en) , 1928ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Danimarka |
Heriotza | Hellerup (en) , 2016ko abenduaren 7a (88 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | daniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, saiakeragilea, estropadalaria eta enpresaburua |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 85 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Paul Bert Elvstrøm (Gentofte, 1928ko otsailaren 25a - Hellerup, 2016ko abenduaren 7a) belan lehiatzen zuen daniar kirolaria izan zen. Finn, Firefly, Flying Dutchman, Snipe, Soling, Star eta Tornado belako klasetan lehiatu zen. Trine alaba ere belan aritu zen.
Udako Olinpiar Jokoetan zortzi aldiz parte hartu zuen, 1948tik 1988ra bitartean, eta guztira urrezko lau domina lortu zituen: Londres, 1948 (Firefly klasea) eta Helsinki, 1952, Melbourne, 1956 eta Erroma, 1960 (Finn klasea). Horrez gain, bi postu lortu zituen: Mexiko, 1968 (Star) eta Los Ángeles, 1984 (Tornado).
Hiru domina irabazi zituen Munduko FinnTxapelketan 1956 eta 1959 urteen artean, eta urrezko domina bat 1960ko Europako Finn Txapelketan. Halaber, urrezko domina lortu zuen 1959ko Munduko Snipe Txapelketan eta urrezko domina 1962ko Munduko Flying Dutchman Txapelketan.[1]
Hiru domina lortu zituen Munduko Soling Txapelketan 1969 eta 1974 bitartean, eta hiru domina Europako Soling Txapelketan, 1970 eta 1972 bitartean.[2]
Hiru domina irabazi zituen Munduko Star Txapelketan 1957 eta 1967 bitartean, eta zilarrezko domina bat 1958ko Europako Star Txapelketan. Azkenik, 1985eko Munduko Tornado Txapelketan brontzezko domina lortu zuen eta urrezko bi domina Europako Tornado Txapelketan, 1983 eta 1984 urteetan.[3]
Kirol Jarduera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere garaipen ugariengatik eta lehiatzen luze egon zelako, belaren historian kondaira egin zuen erregatista izan zen. 1948 eta 1988 bitartean, zortzi Udako Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, eta belan urrezko lau domina olinpiko irabazi zituen lehen pertsona izan zen, eta lau Joko Olinpikoetan irabazi zuen jarraian.[4]
Munduko hamaika txapelketa irabazi zituen zazpi klasetan (Finn, 505, Snipe, Flying Dutchman, 5.5 Metro, Star eta Soling). Snipe klasean bere prestakuntza nabarmendu zuen, nahiz eta bertan mundu mailako titulu bakarra lortu zuen, «nabigatzeko artea menderatu ahal izateko ezinbestekoa» zela uste baitzuen.[5]
Kirol-bela eboluzionatzea lortu zuen, alderdi tekniko eta fisikoetan prestakuntza zorrotza emanez. Belak eta txalupak diseinatzen ere aritu zen, eta bere enpresa sortu zuen. Gainera, Elvstrøm-ek bere liburu, artikulu eta diskurtsoen bidez partekatu zituen kirol-belako ezagutzak.[6]
1996an, bere herrialdeko Batzorde Olinpikoak «XX. mendeko kirolari daniar» izendatu zuen, eta 2007an ISAFeko «Famaren Aretoan» sartu zen.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Paul Elvstrøm». ISAF datu-basea.
- ↑ «Paul Elvstrøm». ISAF datu-basea.
- ↑ «Paul Elvstrøm». ISAF datu-basea.
- ↑ «El legendario Paul Elvstrom muere a los 88 años». Marca, 2016ko abenduaren 8a.
- ↑ «Paul Elvstrøm, leyenda de la vela olímpica». El País, 2016ko abenduaren 10a.
- ↑ «Paul Elvstrøm, leyenda de la vela olímpica». El País, 2016ko abenduaren 10a.
- ↑ «Paul Elvstrøm, leyenda de la vela olímpica». El País, 2016ko abenduaren 10a.
- ↑ «The ISAF Sailig Hall of Fame – Paul Elvström». ISAF webgunea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Danimarkako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1928ko jaiotzak
- 2016ko heriotzak
- Danimarkako biografia zirriborroak
- Danimarkako estropadalariak
- 1948ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1952ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1968ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1988ko Udako Olinpiar Jokoetako estropadalariak
- 1948ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1952ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1956ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak belan
- 1960ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Danimarkako urrezko dominadun olinpikoak