Edukira joan

San Salvador de la Punta gaztelua

Koordenatuak: 23°08′47″N 82°21′28″W / 23.146253°N 82.357719°W / 23.146253; -82.357719
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Salvador de la Punta gaztelua
San Salvador de la Punta Fortress
Habana Zaharra
Kokapena
Herrialdea Kuba
Kubako probintzia Havana Province
HiriaHabana
Koordenatuak23°08′47″N 82°21′28″W / 23.146253°N 82.357719°W / 23.146253; -82.357719
Map

San Salvador de La Punta gaztelua (15871600) Habanako hiru gotorleku garrantzitsuenetariko bat zen, La Fuerza gaztelua eta El Morro gazteluarekin batera. Hirurak hiriaren defentsarako oinarria ziren eta horrela ageri zen hiriaren armarrian.

1555an Jacques de Sores kortsarioak Habana arpilatu zuen. Ondorioz, Filipe II.a Espainiakoak, hiria hobeto babesteko, gaztelu hau eraikitzeko agindua eman zuen. Lanak Battista Antonelli ingeniari militarrak zuzendu zituen. Gaztelu honen funtzioa Morroaren gazteluaren konplementarioa zen, hau da, badiaren sarrera babestea; helburu horrekin, garai kolonialean, gaztelu batetik bestera gauero 250 metroko kate bat jartzen zen, badiaren sarrera ixteko. Hasieratik eraikuntza polemikoa izan zen erabat eta altxatzeko prozesuan behin baino gehiagotan bertan behera gelditzeko arriskuan egon zen. Eraikina lau baluarte ditu eta horietako bat 1601an suntsitua izan zen. Eraikuntza harriz egindako poligonoa da eta ez ditu apaingarri handirik.[1]

Ehun urtetan gazteluak bere funtzioa ondo bete zuen. 1762an, ordea, 44 eguneko setioa jasan ondoren, gotorlekua erori zen Ingalaterrako ejerzitoaren aurrean.

Gaztelu honetan 1851ko irailaren 1an, traizioaz akusatuta, Narciso López, Venezuelako heroia garrotez hilarazi zuten.

2002an gazteluan biziberritzeko lan sakonak egin ziren. Gaur egun, gaztelua bisitatu daiteke eta barruan urperatutako galeoietatik ateratako materialak eta armak erakusten dira. Halaber, inguruko parkean, San Antonio korbeta ikus daiteke; itsasontzi hau gazteluaren aurrean urperatu zen, 1909an.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez):Puntako gazteluari buruzko informazioa.

pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy