Urumea
- Artikulu hau Urumea ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urumea (argipena)».
Urumea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 59 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°08′29″N 1°50′51″W / 43.1413°N 1.8476°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 192 km² |
Ur-emaria | 9,99 m³/s |
Iturburua | Ezkurra mendatea |
Bokalea () | Kantauri |
Urumea (Goizuetan Errakaundi[1]) Euskal Herriko ibaia da, Ezkurra mendatean[2] (Nafarroa Garaiko iparraldea) jaio eta Donostian (Gipuzkoako ipar-ekialdea) itsasoratzen dena. 46 kilometro luze da eta ibaiadar nagusiak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 kilometro koadro ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emariaa 10 m3/s da. Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu urak.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanka pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Zurriola auzo hori desagertzean, berriz, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin.
Zazpi zubik zeharkatzen dute:
- Urdintzuko zubia (Loiola koartelekin lotzen du)
- Astiñene edo Egiako zubia (leku bertsuan ere A8 autobidearen zubibidea)
- Burdinazko zubia (auto eta trenaren zubia, Madril-Paris linea), egun Realaren zubia izena duena.
- Agirre Lehendakaria zubia
- Mundaitz zubia (urre koloreko eta bao bakarreko zubia, Donostiako berriena)
- Maria Kristina zubia (Zentroa tren Geltokiarekin lotzen duena, lau erpinetan pabiloi zaldidunez apaindua)
- Santa Katalina zubia (zaharrena eta antzinako zurezko zubiaren kokalekuan, Pariserako bidea baitzen)
- Zurriola edo Kursaal zubia (Kursaalaren ondoan kokatua eta kaleargi erraldoiez apaindua)
Nabigazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela ez asko, Hernaniko Portu auzoraino zegoen nabigatzeko modua. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Urumea zazpi kilometroz nabiga zitekeen ibaian gora, egungo Hernani pareraino.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Urumea ibaiaren itsasoratzea, (1865, Didier Petit de Meurville)
-
Emakumeak Urumean arropa garbitzen Loiolan (1920 ggb).
-
Batel-estropada Urumea ibaian (1950)
-
Errakaundi ibaia zeharkatzen duen Goizuetako zubia.
-
Urumea ibaia Urgull eta Zurriolaren artean itsasoratzen.
-
Amara Errondotik 1970eko hamarkadan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Sansinenea, J. M.. (1967). Ur de los vascos: teoría toponímica, Volum 1. Editorial Vizcaina, 194-195 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- urumea.com Ibaiari buruzkoa (Donostia, Hernani, irudiak, datuak...)