Edukira joan

Walter Sisulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Walter Sisulu

(1991)
lehendakari

1991 - 1994
Nelson Mandela - Thabo Mbeki
idazkari nagusi

1949 - 1954
James Calata (en) Itzuli - Oliver Tambo
Hegoafrikako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWalter Max Ulyate Sisulu
JaiotzaTranskei1912ko maiatzaren 18a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg2003ko maiatzaren 5a (90 urte)
Hobiratze lekuaHegoafrika
Heriotza modua: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k)Albertina Nontsikelelo Sisulu (en) Itzuli  (1944 -  2003ko maiatzaren 5a)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala
Hegoafrikako Alderdi Komunista

Find a Grave: 7417511 Edit the value on Wikidata
Walter eta Albertina Sisuluren ezkontza. Evelyn Mase emaztegaiaren ezkerraldean, Anton Lembede emaztegaiaren eskuinaldean, Nelson Mandela ezkerraldeko muturrean eta Rosabella Sisulu bikoteari begira daude.[1]

Walter Max Ulyate Sisulu (Engcobo, Transkei, 1912ko maiatzaren 18a - 2003ko maiatzaren 5a) hegoafrikar politikaria izan zen. Misiolari-eskola anglikano batean egin zituen lehen ikasketak eta meatzari, okin eta bulegari gisa lan egin zuen. 1940an ANC (Afrikako Kongresu Nazionala) alderdian sartu zen, eta alderdi hartako gazteria-sailaren sorreran parte hartu zuen 1944an. 1949an alderdiaren idazkari orokor izendatu zuten. Harrezkero hainbat gorabehera izan ditu gobernuarekin, apartheidaren kontrako jarduerengatik; hainbat aldiz atxilotu izan dute, eta 1956an gobernuak traizio egin izana leporatu zien 156 lagunetako bat izan zen. 1961ean gelditu zen aske, baina gobernuak 1960an ANC alderdia legez kanpo utzi zuelarik gogor esetsi zieten Sisulu eta beste zenbait buruzagi politikori. Gobernuaren asmoa zen arraza beltzeko hegoafrikarren erakunde politiko guztiak suntsitzea, eta Sisuluk ezkutuan bizi behar izan zuen 1963az gero. 1964an hil arteko espetxe zigorra ezarri zioten, Mandelari eta beste zenbait agintariri bezala, ANCren baitako "Umkhonto we Sizwe" talde militarreko kide izateagatik. 1989an, ordea, Hegoafrikako gobernuak aske utzi zituen Sisulu eta beste buruzagi politiko batzuk. 1990ean Mandela aske utzi eta ANC legeztatu zutenez gero (1991) Sisulu da alderdi horren lehendakariordea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Sisulu, Elinor. (2011-6-10). «Tribute: Life, love and times of the Sisulus» The New Age.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy