Urretxu

Gipuzkoako udalerria


Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da. 6.850 biztanle zituen 2016. urtean eta 7,9 km² ditu. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Urretxu
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Urretxu eta Zumarraga udalerriak eta Irimo mendia Antioko igoerako errepidetik ikusita.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Garaia
Izen ofizialaUrretxu
AlkateaJon Luki Albisua
Posta kodea20700
INE kodea20077
Herritarraurretxuarra
Ezizenaotamotzak
Kokapena
Koordenatuak43°05′30″N 2°18′50″W / 43.091666666667°N 2.3138888888889°W / 43.091666666667; -2.3138888888889
Map
Azalera16,88 km²
Garaiera355-896 (355 udaletxean)
Distantzia53 km Donostiara
Demografia
Biztanleria6.739 (2023)
1 (2023)/(2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(1996)/(1991)/(1988)/(1986)/(1981)/(1970)/(1966)/(1960)/(1950)/(1940)/(1930)/(1920)/(1910)/(1900)/(1897)/(1887)/(1877)/(1860)/(1857)
alt_left 3.429 (%50,9) (%49,4) 3.327 alt_right
Dentsitatea3,99 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 2,82
Zahartze tasa[1]% 13,47
Ugalkortasun tasa[1]‰ 42,41
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,18 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 10,38 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 51,94 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 43.84 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1383 abenduaren 11
Webguneahttp://www.urretxu.eus/
Hiri senidetuakSchwarzenbruck (en) Itzuli

Urretxu izenak ziurrenik hurr(e)itz hitzetik dator.[3][4]

1916ra arte, herriaren izen ofiziala Villarreal zen. 1916ko dekretuaren arabera, Villarreal de Urrechu edo Villarreal de Urrechua izena jarri zioten.[5]

1970eko hamarkadan, herriaren izena aldatzeko eskaera bat sortu zen. Ekimen hau, besteak beste, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak sustatu zuen.[6] 1989an, euskarazko izena ofizial bihurtu zen.[7]

Urretxuarrei, zumarragarrei eta ezkiotarrei bezala, otamotz deitzen zaie.[8]

Geografia

aldatu

Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.

 
Urretxu eta Zumarraga udalerriak 2019. urtean Irimo mendiaren gurutzetik ikusita.

Historia

aldatu

1383. urtean sortu zuen Joan I.a erregeak Urretxua asentamenduaren lekuan, gaur egun oraindik mantentzen den hirigune historikoa, Villa Real izenarekin.[5][9] 1383ko urriaren 3an, erregeak hiri-gutuna sinatu zuen[10]. Herriak bi kale nagusi zituen, Goikokale eta Bekokale (gaur egun Jauregi eta Iparragirre, hurrenez hurren), hainbat kantoiek zeharkatuak. Era berean kale txikiago batzuk zituen herriaren gune desberdinak lotzeko, Kale Txiki esate baterako. Erdi Aroan herria harresiz inguratua egon zen, baina banderizoen gerrateen amaieraren ostean ezarri zen lasaitasunak, harresien kanpo eraikitzea opa zien urretxuarrei, harresiak eskaintzen zuen babesaren menpe egon gabe.

1383ko abenduaren 11n, hitzarmen bat sinatu zen Urretxu eta Zumarraga herrien artean, zeinaren arabera zumarragarrek eta urretxuarrek ordainketa berdinak eman behar zituzten eta ezin zituzten oloa eta abereak bi herri hauetatik kanpo saldu. Hitzarmen hau 1405eko uztailaren 15ean baliogabetu zen Burgosen, Zumarraga Segurako jurisdikziokoa zela zehaztu zenean.[11]

1658ko martxoaren 8an, herriak sute handi bat pairatu zuen, etxe gehienak eta San Martin Tourskoaren eliza erre zituena.[12]

XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.

1717. urtean Santa Lutzi egunean feria antolatzeko eskubidea eman zion Felipe V.ak, ordura arte Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan antolatzen zena.

1900. urtetik aurrera herria Legazpirantz hasi zen hazten, hazteko modurik naturalena zen eta lursail onak zeuden, kostaldea eta barnealdea lotzen zituen errepidearen ertzean etxebizitzak eta lantegiak sortu ziren.

1927an, Urretxu Zumarragarekin batzeko proiektua aurkeztu zen, baina ez zen gauzatu.[5] Herriak batzeko bigarren saiakera, gauzatu gabea ere, 1966an egin zen.[13]

1950, 1960 eta 1970. hamarkadetan beharrak eraginda asko eraiki zen Urretxun, burdin lantegietara lan egitera etorri zirenentzako eraiki zen, haientzako auzoak egin ziren Santa Barbara edo San Sebastian, esate baterako.

1973. urtean Urretxuko etxe orratza eraikitzen amaitu zuten, eraikin hau beharrak eraginda izan zen sortua, eta Urretxuko herriaren itxura guztiz aldatu zuen.

2008. urtean Mattin Osinalde Beristain legazpiarrak Urretxuren logotipoa diseinatu zuen.[14]

Ekonomia

aldatu

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: Lehen sektorea %0,3. Bigarren sektorea %25,7. Hirugarren sektorea %59,5. Eraikuntza %14,5.[15]

2022an, langabezia-tasa % 6,7 ingurukoa zen.[16]

Merkataritza- eta zerbitzu-enpresak batez ere Labeaga eta Ipeñarrieta auzoetan daude, baita Zumarraga herrian ere. Esaterako, tren eta autobus geltokiak, ospitalea eta postetxea Zumarragan daude eta ez Urretxun.[17]

Demografia

aldatu
 
Iparragirre plaza, Jose Maria Iparragirreren estatua eta San Martin Tourskoaren eliza.
 
Gernikako Arbola plaza.

XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro.

2019an 6.802 biztanle zituen eta horietatik %21,86k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %7,53 ziren.[15]

Urretxuko biztanleria

Politika

aldatu

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Oihane Zabaleta alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Jon Luki hautatu zuten alkate[18], bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten. EAJ alderdiak alkatetza izan zuen azken alditik 32 urte igaro ondoren eskuratu zuen hura berriro.

Urretxuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.248 (% 36,53)
4 / 13
959 (% 27,37)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.234 (% 36,12)
6 / 13
1.201 (% 34,28)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
539 (% 15,78)
2 / 13
554 (% 15,81)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
293 (% 8,58)
0 / 13
124 (% 3,54)
Hamaikabat
1 / 13
298 (% 8,50)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 1.697 boto (7 zinegotzi). EH Bilduk 1.171 boto (4 zinegotzi). PSE-EEk 536 boto (2 zinegotzi). Podemos-IU-Equok 176 boto. PPk 56 boto. EB-AZk 10 boto.[19] Jon Luki (EAJ) aukeratu zuten berriro alkate.[20]

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Urretxuko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[21]
Juan Arbizu Larraza[21][22] 1979 1983 Agrupacion Electoral Independiente
Leon Arrieta[22] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ramon Arbizu Larraza[23] 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Ramon Arbizu Larraza[22][24] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Pello Gonzalez Argomaniz[22][24][25] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Pello Gonzalez Argomaniz[24] 1999 2003 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Pello Gonzalez Argomaniz[24] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Iñaki Zabala Bengoetxea[26] 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Iñaki Zabala Bengoetxea[27] 2009 2011 Ez esleituak
Oihane Zabaleta Mujika[27][28] 2011 2015 Bildu
Jon Koldobika Luqui Albisua[18] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Koldobika Luqui Albisua[20][29] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jon Koldobika Luqui Albisua[29] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

2016an herritarren %59,97 euskalduna zen.[15]

Urretxuko hiztunen testigantzekin osatutako bideoa, Euskal Herriko Ahotsak[30] proiekturako egina, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Goierriko euskaran[31][32] kokatzen da Urretxuko hizkera. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak[33], berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

1992an, Urretxuko eta Zumarragako Zintzo Mintzo euskara elkartea sortu zen.[34]

Festak eta ospakizunak

aldatu
  • Ekainaren 24a, San Joan: San Joan egunean Santa Barbara baselizan erromeria ospatzen da 1893. urteaz geroztik. Bezperan dantza egiten da Gernikako Arbola plazan, suaren inguruan.
  • Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa egiten da, besteak beste. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira. Auzokideek antolatzen dituzte jai hauek.
  • Iraileko hirugarren asteburua, Santa Anastasia: San Martin Tourskoaren eliza nagusian daude santu honen hezurrak. Herriko jai nagusiak dira. Aipatzekoa da Euskal Jai eguna, bereziki koadrilek egiten duten karroza ibilaldia. Igandean izaten da beti Euskal Jai eguna, eta herritarrek baserritar jantziak janzten dituzte kalera ateratzeko.
  • Azaroaren 11, San Martin: Beste herri askotan bezala, odolkiak janez ospatzen da egun hau.
  • Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.

Hedabideak

aldatu

Kulturguneak

aldatu

1995etik 2020ra, Aikur erle museoak ere funtzionatu zuen[41]

Hezkuntza erakundeak

aldatu
  • Urretxu-Zumarragako haur-eskola
  • Pagoeta haurtzaindegia
  • Gain Zuri ikastetxea[42]
  • Urretxu-Zumarraga Ikastola[43]
  • Garaialde lizeoa[44]
  • Joxe Mari Iparragirre Institutua[45]
  • Lanbide Hastapeneko zentroa
  • Helduen Heziketa Iraunkorra (EPA)[46]

Kirolak

aldatu

Garraioa

aldatu

Urretxuko Udalak Auzobusa zerbitzua jarri zuen martxan. Bederatzi geltokiz osatutako linea bat du.[53]

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
San Martin Toursekoaren barnealdea, zureria ikusgai (zutabeena goialdea eta kupulak)
 
Corral-Ipeñarrieta jauregia, egungo udaletxea.
  • Aizpuru enea (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
  • Altzola etxea: Jose Mari Iparragirre Balerdi (1820-1881) euskal abeslari eta musikagilearen jaiotetxea.
  • Areizaga jauregia (Baroikoa) (XVII. mendekoa)[54]. XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"[55]. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
  • Corral-Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[56] Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta zur landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
  • Faktorekua etxea (XVI. mendea)[57]
  • Gregorioenea etxea (XVI. mendea)[58]
  • Iparragirre kaleko etxe multzoa‎
  • Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa)[59]. 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
  • Santa Barbara ermita (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.
  • San Martin Tourskoaren eliza (XVI. mendekoa), sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. Hallenkirche edo areto-eliza motakoa da, hiru nabeek (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak zurezkoak dira, materiala agerian dutela.
  • Lourdesko Ama Birjinaren eliza (XX. mendekoa). 2021etik aurrera, udalaren esku dago[60]
  • Kaletxiki, Gipuzkoako kalerik estuena[61][62]

Argazki galeria

aldatu

Urretxuar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. (Gaztelaniaz) Corominas, Joan. (1971). Tópica Hespérica. Estudios sobre los antiguos dialectos, el substrato y la toponimia romances. Gredos, 242 or..
  4. (Gaztelaniaz) Mateo Sanz, Gonzalo. (2020). Toponimia comparada, española e internacional, interpretable sobre raíces ibéricas. Jolube Consultor Botánico y Editor, 396 or. ISBN 9788412062076..
  5. a b c (Gaztelaniaz) Gorrotxategi Nieto, Mikel. (2018). «Decreto de 1916: antecedentes, consecuencias y presente en Euskal Herria» Boletín de la Real Sociedad Geográfica: 158-161. ISSN 0210-8577. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  6. (Gaztelaniaz) «Villarreal de Urrechua (Guipúzcoa). Cambio del nombre» Boletin de la Real Academia de la Historia CLXXVIIIII: 623..
  7. (Gaztelaniaz) «Comunidad Autónoma del Pais Vasco. Resolución de 14 de febrero de 1989, de la Dirección de Relaciones Institucionales y Administración Local, sobre publicidad de los nombres oliciales de los municipios de la Comunidad Autónoma» Boletín Oficial del Estado: 11919. 1989-04-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  8. Ibargutxi, Felix. «Hau fauna» ZingiZango.com (Legazpiko euskara elkartea) 2008-02-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-02-02) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  9. (Gaztelaniaz) Carreras y Candi, Francisco. (1915). Geografia general del pais Vasco-Navarro. 4 A. Martín, 1079 or..
  10. «San Martin eliza (Urretxu)» Euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  11. (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa. «Zumarraga. Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  12. (Gaztelaniaz) Arozamena Ayala, Ainhoa. «Urretxu. Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  13. (Gaztelaniaz) Zaldua, Asier. «Don Zumarraga y Villanueva de la Urretxu» Noticias de Gipuzkoa 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  14. (Gaztelaniaz) Aguado Goñi, Francisco Javier. «Nueva imagen para Urretxu» El Diario Vasco 2008-07-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
  15. a b c «Web Eustat. Urretxuko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  16. «Urretxu» Eustat (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  17. (Gaztelaniaz) Aguado Goñi, Francisco Javier. «Aprobado el PERCO para la localidad» El Diario Vasco 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  18. a b «Aitor Aldasoro izango da alkate Beasainen eta Jon Luqui Urretxun, EAJkoak biak» Goierriko Hitza 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  19. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  20. a b «Osatu dira Urretxuko eta Zumarragako udalbatzak» Otamotz 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  21. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  22. a b c d (Gaztelaniaz) «Urretxu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  23. (Gaztelaniaz) «Arbizu Larraza, Ramón - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  24. a b c d (Gaztelaniaz) «EA presentó su candidatura a las elecciones presidida por Joxe Mari Lete» El Diario Vasco 2007-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  25. (Gaztelaniaz) «El alcalde de Urretxu juzgado por no colaborar con el Ejército» El País 1998-10-13 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  26. (Gaztelaniaz) «Iñaki Zabala Bengoetxea fue elegido ayer como nuevo alcalde de Urretxu» El Diario Vasco 2007-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  27. a b «Oihane Zabaleta eta Mikel Serrano dira Urretxuko eta Zumarragako alkateak» Otamotz 2011-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  28. (Gaztelaniaz) «Ohiane Zabaleta, primera mujer en el ayuntamiento y mancomunidad» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  29. a b «Goierriko 22 udaletako udalbatzak osatu eta alkateak izendatu dituzte» Goierriko Hitza 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  30. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-14).
  31. «Urretxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  32. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
  33. «Urretxu eta Zumarragako euskara. Zaharrenen ahozko altxorra ondorengoei CDan utzia» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  34. Zaldua, Asier. «Zintzo Mintzo: 30 urte... eta aurrera!» Goierriko Hitza 2022-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  35. Zaldua, Asier. «Gaur kaleratuko da Goierri eta Urola Garaiko aldizkari berria» Noticias de Gipuzkoa 2012-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  36. a b «KKinzona Irratia» Arrosa irratien sarea (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  37. «Udal liburutegia» Urretxuko Udala jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-01-03) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  38. «Labeaga aretoa lehiakidez bete du Mingainluzek» Goierriko Hitza 2011-11-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  39. «Urrelur. Mineral eta Fosilen Museoa» Urola Garaia jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-09-27) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  40. «Baserria, Natur Eskola Bizia» Ekolurra (Zornotza: ENEEK) 41: 3-5..
  41. (Gaztelaniaz) Aguado Goñi, Francisco Javier. «El Museo de las abjeas Aikur cerrará sus puertas el día 31 tras 25 años de labor divulgativa» El Diario Vasco 2020-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  42. «Gain Zuri eskolako ikasleek eskola-egutegia aurkeztu dute» Baikara 2024-01-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  43. Garmendia Larrañaga, Joxe. «Urretxu-Zumarraga Ikastola» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  44. (Gaztelaniaz) Aguado Goñi, Francisco Javier. «Garaialde Lizeoa gana el premio Beldur Barik» El Diario Vasco 2019-11-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  45. «Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena, izen bereko ikastetxean» Otamotz 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  46. «Hezkuntza» Urretxuko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  47. «Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteko kideak Ikastolan» Urretxu Zumarraga Ikastola (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  48. (Gaztelaniaz) «Del 20 al 27 de noviembre llega la Semana de Montaña de Ostadar M.T.» El Diario Vasco 2022-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  49. «Kontaktua» Goierri Kirol Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  50. «Pagoetako igerilekua guztiz berritzea aztertzen ari da Urretxuko Udala» Goierriko Hitza 2016-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  51. «BPXport enpresak Aldiri kiroldegia kudeatuko du datozen bi urteetan» Otamotz 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  52. «Urretxuko Udalak Ederrena frontoiko zorua konpondu du» Otamotz 2016-12-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  53. «Auzobusa» Urretxuko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  54. «PALACIO DE AREIZAGA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  55. Kulturweb gunean
  56. «CASA CONSISTORIAL. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  57. «CASA FAKTEROKUA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  58. «CASA GREGORIOENEA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  59. «PALACIO DE IPEÑARRIETA. Ondarea. Sistema de información del Patrimonio Cultural Vasco» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  60. «Urretxuko Lourdesko Ama elizan gaur eman dute azkeneko meza» EITB 2021-06-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  61. (Gaztelaniaz) Múgica, Ainhoa. «¿Sabes cuál es la calle más estrecha de Gipuzkoa?» El Diario Vasco 2014-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  62. (Gaztelaniaz) Zaldua, Asier. «La calle más estrecha de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa 2014-01-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-09-02) (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  63. (Gaztelaniaz) Aguado Goñi, Francisco Javier. «Encuentro juvenil Schwarzenbruck-Urretxu» El Diario Vasco 2010-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy