Edukira joan

Anis-azpibeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anis-azpibeltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus sylvicola
Peck, 1872
BasionimoaAgaricus campestris var. sylvicola
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Anis-azpibeltza (Agaricus sylvicola) Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jateko ona, baina Agaricus xanthoderma toxikoarekin nahasteko arriskuarekin.

Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, zuri garbi edo zuri-krema kolorekoa, kromo-horiz zikindua edo laranja zurbilez. Globo itxurakoa, gero erdi-esferikoa, azkenean laua. Azala bereizteko erraza, lodia, zaila, lehorra, leuna, zetaduna, distiratsua eta satinatua.

Orriak: Hasieran gris-arrosa zurbil kolorekoak, gero marroi-haragi kolorekoak, azkenik marroi-txokolate kolorekoak, oso estu, desberdinak eta oinetik bereiziak.

Hanka: Liraina, banangarria, oinarrirantz lodituta, zuri grisaxka, hori-arrosaz tindatua, purpura kolorekoa eraztunetik gora. Eraztun iraunkorra, baina hauskorra, mehea eta biguna.

Haragia: Zuria, mehea, marroia zahartzean, zapore gozokoa eta anis usain sendokoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Silvicola epitetoa latinetik dator, basoetako biztanle esan nahi duen "silvicola" hitzetik. Bere habitatagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona eta gustagarria, bere anis usain atseginagatik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amanita verna eta Amanita virosa hilgarriekin, Amanitak bolba dute oinarrian eta Agaricus generokoek ez. Gainera, Amaniten orriak eta esporak erabat zuriak dira.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostoerorkorren eta erretxinadunen basoetan arrunta, talde txikitan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Belize, El Salvador, Kolonbia, Brasil, Kanariak, Europa, Errusia, Kaukasia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Ruanda.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 333 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0666-X..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 334 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 69 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Agaricus sylvicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy