Hygrocybe unguinosa
Hygrocybe unguinosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe unguinosa P.Karst., 1879 |
Basionimoa | Agaricus unguinosus |
Hygrocybe unguinosa Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hygrocybe gehienek bezala , ez du balio gastronomikorik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm arteko diametrokoa, lehenik kono edo kanpai formakoa, gero apur bat zabaldu egiten da, batzuetan erdigunean titi batekin, ertza zuzena, nahiko erregularra, mehea. Gris-marroixka kolore samarrekoa. Oso likatsua (behatzen artetik ihes egiten du), leuna, gaztetan gardentasunak asko ildaskatuen du, lehortzean zurbildu eta distiratsu egiten da.
Orriak: Zuriak edo zurixkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, orritxo batzuekin. Itsatsiak, bihurgunetsuak ez.
Hanka: 5 - 8 x 0,5 - 0,8 cm-koa, zilindrikoa edo apur bat estutua goialdean. Sarritan irregularra eta konprimitua, batzuetan luzetarako arraildura batengatik. Barnehutsa eta hauskorra. Grisa edo gris-marroixka kolorekoa. Likatsua, distiratsua.
Haragia: Mehea, oso hauskorra; gris zurbil kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria. Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hygrocybe murinacea delakoarekin, honek, amoniakoaren usain bizia du eta orri grisaxkak ditu. Hygrocybe ingrata espeziarekin, honek ere usain nitrosoa du eta orriek gorritzeko joera dute.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazken azken aldera, zelaietan. Nahiko urria.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde epeletan hedatuta dago eta Europan, Ipar-ekialdeko Amerikan eta beste leku batzuetan agertzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 125 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 112 or. ISBN 84-505-1806-7..