Edukira joan

Onddo-ardagai beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Onddo-ardagai beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaBoletopsis
Espeziea Boletopsis leucomelaena
Fayod, 1889
BasionimoaBoletus leucomelas

Onddo-ardagai beltza (Boletopsis leucomelaena) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haragi gogorra eta mikatza du, eta ez da jateko ona.

Sinonimoak: Polyporus leucomelas, Boletopsis subsquamosa, Boletopsis subsquamosa.

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran hemisferikoa, gero ganbila, ertz izurtuarekin, irregularra, gris argi kolorekoa, baina arre-grisaxkarako joerarekin. Gainazal harilkatua, eguraldi lehorrarekin pitzatu egiten da.

Tutuak: Motzak, gaztetan zurixkak, zahartzean gris zurbil kolorekoak, dekurrenteak, kapelaren haragirik banaezinak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten tutuak.

Poroak: Biribilak gaztetan, gero pixka bat angelutsuak, kapelaren kolore berekoak.

Hanka: Laburra, sendoa, luzera osoan berdina, bukaera subradikantearekin, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zuria, airearekin kontaktuan arrosa-lila bilakatzen da eta gero grisera pasatzen da. Usain atsegina du eta zapore mikatz samarra.[2]

Etimologia: Leucomelas epitetoa grekotik dator, zuria esan nahi duen "leucos" hitzetik eta beltza esan nahi duen "melas" hitzetik. Perretxikoak zuria eta beltza koloreak dituelako.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jateko modukoa, gogorra eta mikatza delako.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porphyrellus pseudoscaber delakoarekin, honek poro beltzaxkak ditu. Baita Albatrellus pes-caprae espeziearekin ere. Hala ere, Boletopsis leucomelaena perretxikoaren kapelaren eta oinaren kolore gris ilun samarrak eta poroen zuri koloreak kontraste handia egiten dute eta atentzioa deitzen du.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udazkenean. Pinudietan eta hostozabalen azpian. Urria da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Costa Rica, Japonia, Europa, Kanariak, Errusia, Australia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 610 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 454 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 567 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 110 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Boletopsis leucomelaena: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy